Euskarazko Bypass komedia eta Richard Geren azken lana, Ermua Antzokiaren asteko proposamenak
Ostegunean hasiko dugun programazio eta zineklubeko saioan Pollo con ciruelas filma frantsesa ikusi ahal izango dugu. Marjane Satrapi marrazkilari iraniarrak zuzendutako lana da, Persepolis lanaren autorea. Filmak Teheran hirian ematen den amodioko istorioa kontatzen du modu xelebrean. Nasser Ali Khan musikari ospetsuak bizitzarekiko interesa galdu eta heriotzaren zain dago ohean sartuta, bere biolina apurtu zuenez geroztik. Ohean garai zoriontsuagoak gogora ekartzen ditu. Filma ipuin hipnotikoa eta ederra da, errealismoa, magia, fantasia eta emozioa uztartzen dituenak. Filma ostegun iluntzeko zozrtzi eta erdietan proiektatuko da, jatorrizko bertsioan, gaztelaniazko azpitituluekin.
Zine komertzialaren txanda, larunbatean iritsiko. Arratsaldeko zazpi eta erdietan Bypass komedia proiektatuko da. Lana Patxo Telleria eta Aitor Mazok zuzendu dute eta bertan parte hartzen dute Gorka Otxoak, Barbara Goenagak eta Mikel Losada ermuarrak. Bypass komedia erromantikoa, zoroa eta atsegina da. Xabi Bartzelonan bizi den ekonomialaria da eta Maria hilzorian dagoela, errukiz blai, maiteminduta dagoela esaten dio. Bypass euskaraz proiektatuk oda, gaztelaniazko azpitituluekin. Filma igande gaueko 10etan eta astelehen arratsaldeko zortzi eta erdietan ere ikusteko parada izanen dugu.
Aste honetako bigarren proposamena, El Fraude titulukoa da, thriller indartsua eta luxuzko aktore sorta duena Richard Gere, Susan Sarandon eta Laetitia Casta. Robert New Yorkeko gizon diruduna da, 60 urte betetzear dagoenean familian nahiz enpresa munduan olatuaren gainean dagoela dirudiena. Irudi arrakastatsu horren atzean, aldiz, errealitate ilun eta gordinagoa izanik. El Fraude filma azpimarragarria da, kalitate eta merkatal betaren arteko oreka ondo mantentzen duena. Richard Gereren lana oso txalotua izanen ari da eta kritikoen ustez Oscar sarietarako hautagai sendoa izatera eramango du. Filma larunbat gaueko hamarretan eta igande arratsaldeko zazpi eta erdietan proiektatuko da.
Haur eta gazteentzako emanaldiari dagokionez, igande arratsaldeko 5etan Hotel Transilvania 3D titulukoa proiektatuko da. Denboraldiko titulurik deseatuenetakoa da. Filma indartsu, zoro eta gatzez gainezka dago, munstroek ere noizbehinka atseden eta oporrak ere behar baitituzte.
Argibide gehiagorako ikus Ermua Antzokiaren mikrositea.
Lotutako albisteak

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu