‘El testigo’ antzezlana dakar Ermua Antzokira Rafael Álvarez ‘El Brujo’ aktoreak
Rafael Álvarez ‘El Brujo’ aktorea andaluziarra Ermura datorkigu beste behin. Bihar estreinatu berri duen ‘El testigo’ antzezlana ikusteko aukera izanen dugu Antzokian. Obra produkzio propioa da, berak testu egokitzapena, zuzendaritza eta interpretazioa egin eta gain hartu baititu. Ikuskizuna gaueko hamarrak eta laurdenetan hasiko da. Sarrerek hamabi euro balio dute eta jada BBK entitatearen orotariko kutxazainen sarearen, webgunearen, edo telefonoaren bidez erosi ditzakegu. Eta baita ere, Lobiano Kultur gunera bertara joanda. Kritikak ondo hartu du proposamen berria eta baita ikusleek ere. Antzezpenak laurogeita hamabost minutu irauten ditu eta gazteleraz izango da.
Sinopsia
Hirurogeigarren hamarkadan ezagutu nuen Fernando Quiñones. Abesti eta poesia emanaldiak egiten zituen bere belaunaldiko beste poeta handi bat gitarra-jole zuela: Felix Grande. Beraiekin batera poemak irakurtzera gonbidatu ninduten (beraien garaiko poeta andaluziarren poemak ziren eta haien artean Pedro García Baena dut gogoan, batez ere). Ekitaldia Madrilgo San Juan Ebanjelistaren ikastetxe nagusian izan zen. Gero Quiñonesek bataiatu egin ninduen eta ikusleei aurkeztu honakoa esanez: rapsoda bat da. Kantaore flamenkoak rapsodak dira eta Fernando Quiñones poeta eta rapsoda zen. Honako testu honetan flamenkoa pentsamenduaren kategoriara jasotzen da”. (Rafael Álvarez, El Brujo). Ikuskizun honetan El Brujo aktore apartak inor hotz lagako ez duen interpretazio-ikasbide bat eskainiko digu.
Lotutako albisteak

Antzezlana ostiral honetan izango da 20:30etatik aurrera Ermua Antzokian

Sofoclesen lan klasikoa ostiral honetan izango da ikusgai, 20:30etik aurrera

Aste honetan ‘Una quinta portuguesa’, ‘La niña de la cabra’, ‘Faisaien irla’ eta ‘Moon, mi amigo panda’ ikusi ahal izango ditugu