Izarrako zuntz-optikoari buruzko jardunaldia zuzenean jarrai daiteke streaming bidez

09.11.12
Erakundea

Ermuko FTTH “Sarea etxeetan” ekimena azterzen ari da, Euskalitek koordinatzen duen Kalitate eta Bikaintasunaren Europar Astearen baitan

Gaurko egunean gauzatzen ari da Berrikuntza Teknologikoa Herritarron Zerbitzura jardunaldia, Euskalit fundazioaren Kalitate eta Bikaintasunaren Europar Astearen ekimenaren baitan. Jardunaldiari hasiera eman zaio “Izarra Centre” eraikinean goizeko 9:45etan eta herriko alkate, Carlos Totorikak ireki du. Agintariak esan duenez “eraikina nahiz zuntz-optikoaren proiektuen xede eta helburu nagusia “herrira industri-ehuna anitza eta inbertsioak erakartzea dira, herriak eta, batez ere, gazteak Etorkizuna hobea izan dezaten inora joan beharrik gabe”.

Hiritarren zerbitzura zuzendu diren teknologia berrien garapen eta ezarpen ezberdinak aztertzen ari gara foroaren eta gaurko jardunaldiaren helburu nagusia. Halaber, Ermuan 2013ko otsailean ospatuko den Zuntza duten Hirien I Toki Kongresuaren aurrerapena izango da.

Ekitaldia Toki administrazioetako langile eta politikarientzat pentsatuta dago. Giz horretan zehar Ermuan zuntz optikoko udal sare neutroa udalerriko etxebizitza guztietara eraman eta hedatzeko duen proiektua aurkeztuko du. Testuingurua zein izan den eta bere arrazoiak, helburuak, emandako urratsak eta espero duena azalduko du.

Aurreikusitako programa ondorengoa da:

  • 9:00etatik-9:30etara: Ongietorria; akreditazioak eta kafea.
  • 9:30etatik-9:50etara: Jardunaldia irekitzea: “Proiektu honen aldeko apustu eta mamia zertan datza", entzuteko aukera izanen dugu herriko Udalaren ordezkari baten ahotsean.
  • 9:50-10:15"FTTH sarea zabaltzearen arlo tekniko eta materialak: teknologia, obra zibila,...", Nextiraone enpresaren ordezkari batek kontatuta.
  • 10:15etatik-11:00etara: "FTTH sarearen bitartez eman daitezkeen zerbitzuak: aukerak eta esperientziak", Safeview enpresaren testigantza.
  • 11:00etatik-11:30etara: "Proiektuaren finantziazioa, bideragarritasuna eta errentagarritasuna", Ermuko Udalaren teknikari baten azalapena.
  • 11:30etatik-12:00etara:Kafea hartzeko etenaldia
  • 12:00etatik-12:20etara: Bertaratutakoen arteko solasaldia eta galderak proposatu eta biltzea.
  • 12:20etatik-13:00etara: Hizlariekin solasaldia eta ondorioak ateratzea.
  • 13:00etatik-13:15etara: Jardunaldiari amaiera emango dio Ermuko Udalaren ordezkari batek.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da