Akzioko zinea nagusi Ermua Antzokiak asteburu honetan duen programazioan

14.11.12
Ermua Antzokia

Ostegunean ekingo dio Ermua Antzokiak asteko zine programazioari. Zineklubean The Outrage filma japoniarra ikusteko aukera izango dugu. Zuzendaria Takeshi Kitano da, Japonian dauden mafien arteko barne borroka gordinak kontatzen espezializaturik dagoena. Yakuza eta triadak filmeko protagonista nagusiak dira. Takeshi zuzendariak bere filmak Europan eta EEBBetan sartzea lortu du. Yakuza talde hainbat borrokan dabil aitajaunaren mesedea lortu nahian eta horri esker, Otomoren hainbat lagunek goi finantzatara iristea lortu du. Aldiz, beste batzuk ozta-ozta bizirauten dute traizio eta mendekuz beteriko mundu horretan. The Outrage ostegun iluntzeko zortzi eta erdietan proiektatuko da, jatorrizko bertsioan eta azpitituluekin ikusi ahal izango dugularik.

Zine komertziala larunbatean proiektatuko da. Arratsaldeko 19:30etan ‘Atraco’ titulukoa emango da. Eduard Cortesek zuzendutako eta Oscar Jaenada eta Amaia Salamanca protagonizatzen dute, produkzio espainiar eta argentinar hau. Filmak harrena ona izan du Argentinan eta dirua biltzen ari da. ‘Atraco’k Evita Peron zenaren bitxiak Madrilgo mafian eta Frankoren garaian izan dituzten gorabeherak kontatzen du. Atracok ikusleari aktore-lan on batzuk aurkezten dizkio, istorio ona kontatuz eta tentsioa amaiera bitartean mantenduz. ¡Atraco! Igande gaueko hamarretan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan ere proiektatuko da.

Asteburuko bigarren proposamena ‘Looper’ titulukoa da, Bruce Willisek eta Joseph Gordon-Levittek protagonizatzen duten fikziozko thriller azkarra. Kritiko espezializatuek esandakoan jasotzen hasiz gero, ondorengo esaldiak jaso beharko genituzke: burmuin asko, ebazpen oso atsegina, kontakizun dotorea, eszena gogoangarriak, emozioa, sentsazio nahasketa, emozio eta sakontasunez jantzitakoa, ezohikoa, eta abar…Laburbilduz, azken hilabeteetako filmik onenetarikoa. 2072. urtean erailketak galerzita daude, hortaz norbait akabatu nahi denean, iraganera bidaltzen da, non ‘loopers’ izeneko soldatapeko asasinoak egiten dute lan hori. Joe onenetariko ‘Looper’ bat da. Nolanahi ere, dena aldatuko da azken enkargua eta bere buruaz amaitzeko jasotzen duenean. Filma larunbat gaueko 10etan eta igande arratsaldeko zazpi eta erdietan pasako da.

Haurrentzako emanaldiari dagokionez, igande arratsaldeko 5etan ‘El Diario de Greg. Días de perros’ titulukoa proiektatuko da. Lana Jeff Kiney idazlearen liburu ezagunetan oinarritua dago. Filmak Greg pertsonaia xelebrearen bizitzako gorabeherak jasotzen ditu, oraingo honetan bere aitak oporrak suntsitu ez diezaion egiten dituenak kontatzen zaizkigu.

Argibide gehiagorako, ikus Antzikoaren mikrositea.

Lotutako albisteak

Imagen
29.04.25
Antzokiak maiatzeko programazioari ekingo, zineari irailera arte agur esango dioen hilabetea

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu
Imagen
22.04.25
Antzokiak ‘The Alto Knights’ eta 'Los Aitas' filmak proiektatuko ditu aste honetan

Zineklubean ‘Misericorde’ eta haurrentzat 'Minecraft filme bat’ euskaraz emango dira
Imagen
15.04.25
"Lee Miller" eta "Una ballena", Ermua Antzokiko zine egitarauan

"Secretos de un crimen" eta "Kaixo Frida" filmek osatzen dute asteko programazioa