Zuntz-optikoko sarea gero eta ezagunago eta Izarra Centre inbertsio azpiegitura baloratuago
Euskalit erakundeak koordinaturiko Euskadi Kalitate eta Bikaintasunaren Europako astearen baitan etxebizitzetara zuntz-optikoko sarea eramateko proiektua ezagutzera emateko azken ostiralean gauzatu genuen jardunaldiak arrasto positiboa utzi digu. Jardunaldian berrogeita hamar pertsona izan ziren, hizlari eta udaleko langileoz gain. Bertaratutakoen artean herri administrazio publikoko, telekomunikazio enpresetako, irakaskuntza ikastegietako eta unibertsitateko ordezkariak izan ziren, partikular moduan izena emandako batzuekin batera. Bildutakoek bete zituzten gogobetetze inkestetan adierazitakoaren arabera, Safeview enpresaren zuzendari nagusi Fernando Ruanok egindako aurkezpena izan zen interes gehien piztu zuena. Ruanok sarean eskaini daitezkeen zerbitzu eta aplikazioez mintzatu zitzaigun. Interesaren bigarren lekuan Juan Carlos Abascal gerenteak esandakoa agertzen da. Honek proiektuaren finantzazioaz eta bideragarritasunaz hitz egin zigun.
Ostiraleko jardunaldia aurrerapena izan da, 2013ko otsailaren 14 eta 15ean Ermuan egingo dugun Zuntza duten 1ngo Toki Hirien Kongresuarena, jada hori prestatzen baikabiltza. Jardunaldia streaming-ean eskaini genuen eta domeinu horretan berrogeita bederatzi sarrera jaso ditugunez, uste dugu beste horrenbeste internauta izan genituela saioaren zuzeneko emisio jarraitzen, iraun zuen hiru ordu eta erditan. Grabazio konpilatua azpian uzten dizuegu, esandakoa entzun eta jarraitzeko interesa izan dezakezuen pertsona guztiontzat.
Etorritakoek adierazi digutenez, ontzat eman eta gehien baloraturiko aspektuen artean jardunaldian erabilitako ekipamendu teknologikoa, aretoa eta Izarra Centre bera daude. Eraikinak duen egitura modular eta malguak aukera eman zigun laugarren solairua gela bakar gisa eratu eta atontzeko. Areto zabala izan genuen, lanerako eroso eta hurbilekoa, bertaratutakoekin interakzio aktiboa lortu nahi baikenuen. Artoen hainbat arbel elektroniko eta multimedia erabiliz, hizlariak zertxobait gorago eseriz besaulkietan.
Laburbilduz, hori guztia lortzea zen helburua eta bete zen; eraikinak eskaintzen dituen aukera zabalak eta dituen dohainak ezagutaraziz. Eraikinak proba egokiro pasa du, tamaina ertaineko topaketa eta lan batzarretarako oso aproposa izan daitekeela erakutsi baitu. Izarra Centre Ermurantz teknologi enpresak erakartzeko elementutzat egin dugun apustua da. Enpresa ehuna dibertsifikatu eta zabaltzeko apustua, etorkizunari begira eginiko azpiegitura, Ermuari onurak emango dizkiona hemendik gutxira. Zuntz optiko propioa ezarriz gero eraikinari balioa erantsi diogulakoan gaude. I+G+berrikuntzan oinarrituriko proiektu berriak merkaturatzeko balio duen eraikina da Izarra Centre, merkatu berrietan lekua izan dezaketen zerbitzu eta produktuei azken bultzada emango zaien lekua.
Lotutako albisteak

Ostiralean Izarra Centren, 9: 30etatik 14:00etara gauzatuko den jardunaldian

Zure iritzia garrantzitsua da! Erantzun inkestari eta parte hartu saio irekietan

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena