Gipuzkoa Etorbidean piztu eta zauriturik utzi ez duen sute batek N-634 ito eta auto-ilara luzeak eragin ditu

16.11.12
Hiritarren Segurtasuna

Gipuzkoa Etorbideko 8.eraikinaren zazpigarren pisuko etxebizitza baten sukaldean goizean suertatutako suteak alarma sortu du N-634 errepideko trafikoa itoz eta auto-ilara luzeak eraginez. Sutean ez da inor erre ez eta zauriturik izan. Nolanahi ere, larrialdian parte hartu duten osasun zerbitzuek andrazko bat herriko Osasun Zentrora eraman dute, nerbioak jota eta shock egoeran. Udaltzaingoak zazpigarren eta zortzigarren solairuko bizilagunak kalera aterarazi, sutea erabat itzali bitartean.

Herriko udaltzainez gain gertakizunean Ertzaintzaren agenteek eta Eibarko eta Iurretako parkeetatik etorritako suhiltzaileek hartu dute parte. Ermura guztira sei dotazio etorri dira -lau kamio eta horietako batek eskaileraduna- sutea kontrolatu, eraikina segurua zela ziurtatu eta sugarrak erabat amaitutzat emateko. Dotazio horiek N-634 bidearen errei bat okupatu dute, leku estua izateaz gain ez dutelako espaloira sartzerik izan, eta horregatik udaltzain agenteek trafikoaz arduratu eta kamioi eta automobilei txandaka pasoa eman behar izan dietelarik.

Gertakizunaren zehetasunak

Goizeko 8:30ak pasatxoan emakume batek larrialdietako 112 telefonora deitu du, laguntza eskatzeko eta sukaldea sua zuela esateko. Horrelakoetarako aurreikusita dagoen protokoloa martxan jarri eta SOS-Deiak zentro koordinatzaileak hurbileneko Ertzain-etxera (Eibarrera) deitu du, abisuaren berri emateko. Eibarko Ertzain-etxetik Ermuko Udaltzaingoko zentralera abisua pasaz, goizeko 8:38etan gutxi gorabehera. Udaltzain patruila eraikinera bertaratu da lehenbailehen eta su-itzalgailuak eskuetan hartu eta etxebizitza barrura sartu dira, suari aurre eginez, gehiagorik zabaldu ez zedin. Egoera kontrolpean hartu, sugarrak birritan itzali eta zazpigarren eta zortzigarren solairuko bizilagunak kalera aterarazi dituzte segurtasun neurri gisa.

Eibarko dotazioak iritsi dira lehenengo, 8:50ean gutxi-gorabehera. Ke beltz asko zegoenez maskarak eta ekipo autonomoak jantzita sartu dira etxebizitzara. Sukaldea ureztatu eta etxebizitzan beste inor ez zegoela ziurtatu dute. Kalte gehienak materialak izan dira. Sute-gunea sukaldean kokatu da, eta hasiera baten ogi-txigorgailu, plaka bitrozeramika eta ke-erauzgailuaren artean gertatu dela ustez da, momentuz zergatia ez bada ezagutzen. Goizeko 9:30etan amaitutzat eman da interbentzioa, suhiltzaile eta agenteek erretiratu direlarik. Nolanahi ere, trafikoko arazoak eta auto ilara luzeak goiz erdira arte iraun dutelarik.

Lotutako albisteak

Imagen
14.11.25
Hainbat ibilgailutan kalteak eragin dituen ustezko egilea identifikatu eta inputatu egin du Udaltzaingoak

Kalteturiko 7 ibilgailuen jabeen salaketak jaso ditu eta gehiago izan daitezkeela ez du baztertzen
Imagen
09.10.25
Foru Aldundiak saneatu eta asfaltatu egingo du Zubiaurreko goialdea

Astelehenean hasiko dira obrak "Irudi" zaharretik "Frankfurt" tabernaren bidegurutzeraino doan tartean
Imagen
Errotabarriko espaloia Gipuzkoa Etorbidean | Acera de Errotabarri en la Avenida Gipuzkoa
29.07.25
Errotabarriko espaloian aparkatzea debekatuta abuztuaren 14tik aurrera

Espazioa berrantolatuko da oinezkoen segurtasuna bermatzeko eta herri irisgarri eta atseginago bat eraikitzeko