Marie Jongh konpainiak haurrentzako 'Alabatxo' antzerki emanaldia dakar Antzokira

16.11.12
Ermua Antzokia

Marie Jongh konpainiak haurrentzako antzerki emanaldia aurkeztuko du bihar larunbat arratsaldean Ermua Antzokian. Marie Jonghek “Alabatxo/Querida hija” izeneko ikuskizuna dakar. Obra Jokin Oregik zuzentzen du, autorea bera ere izanik. Antzezleak: Ana Meabe, Javier Renovales eta Jose Ramon Soroiz dira. Ikuskizuna arratsaldeko bostetan hasiko da eta berrogeita hamar minutu iraungo du. Ekimena udal kultura sailak antolatu du eta hiruhileko programazioaren barne txertatzen da. Sarrerak 4 euro balio du eta jada BBK entitatearen orotariko kutxazainen sarearen, webgunearen, edo telefonoaren bidez erosi ditzakegu. Eta baita ere, Lobiano Kultur gunera bertara joanda edo takilan bihar bertan. Antzezlan hau aproposa da 4 urtetik gorako haur eta gaztetxoentzat eta, baita ere familian datozen ikusleentzat. Muntaiak 2012 Feten jaialdiko Lehenengo Saria jaso du, Ikuskizunik onenari.

Sinopsia

Marie de Jongh Laidak lau hilabeteko haurdunaldia du, eta bai berak eta bai Martin bere bikoteak ezohiko ilusioz bizi dute. Nolakoa izango ote den beraien bizitza haurra jaiotzen denean pentsatu besterik ez dute egiten, izan ere etxea ere aldatu dute jada laster etorriko den alabatxoarentzako gauzekin. Zoriona erabatekoa izango litzake arazo txiki bategatik ez balitz: etxean Laidaren aita, Tomás zaharra, bizi da beraiekin, humore txarreko agure erretxina. Hitzen beharrik gabe. Gidoi perfektua du. Sentimenduei buruzko antzezlan aparta. Maisu-lan txiki bat.

Lotutako albisteak

Imagen
10.02.26
Ermua Antzokiak drama bi, thrillerra eta euskarazko animazioa euskaraz proiektatuko ditu aste honetan

Zinema komertzialean ‘Si pudiera te daría una patada' eta Juanma Bajo Ulloaren ‘El mal’ ikusteko aukera izango
Imagen
05.02.26
Aukeran taldeak ‘Amama' ikuskizuna aurkeztuko du Ermua Antzokian

Larunbatean, 17:00etan, ipuin tradizionalak eta koreografiak uztartuz
Imagen
04.02.26
‘Puño Dragón' taldearen rock garratz eta ausarta Ermua Antzokian

Asturiarrek ostiralean joko dute, 20:30ean, ‘Juegos violentos' biraren baitan, bigarren diskoa aurkezteko