Argo, 7 días en La Habana eta Campanilla y el secreto de las Hadas 3D amaiera emango azaroko programazioari
Zineklubak hasiera emango dio Ermua Antzokiaren asteko zine programazioari. Aste honetako saio berezia da, Euskal Birusarekin elkarlanean Jon Maiaren ‘Gazta zati bat’ dokumentala proiektatuko dugularik. Lana proiektatzeaz gain Maia zuzendaria eta autorea ere Antzokian izanen dugu, ikusleekin hitz egin eta solasean aritzeko. Gazta zati bat dokumentala da, Euskal Herriaren egoeraz gogoeta egiten duena , historikoki izandako ibilbidea Eskoziarekin alderatzen duena. Zinekluba ohiko legez, iluntzeko zortzi eta erdietan hasiko da. Filma jatorrizko bertsioan pasako da, gaztelaniazko azpi tituluekin.
Aste honetako programazioak amaiera emango dio hilabeteko eskaintzari. Larunbateko 19:30etan “7 días en La Habana” titulua proiektatuko dugu. Filmak zazpi istorio kontatzen ditu, beste horrenbeste zuzendariez baliatuz. Parte hartu dute, besteak beste, Benicio del Torok, Julio Medemek, Laurent Cantetek edo Pablo Traperok. Aktoreen artean aipatzekoak dira de Daniel Brühl, Jorge Perugorria edo Emir Kusturica. Proposamen honekin Antzokiak bat eginen du Kubako errealitatea eta kultura ezagutarazteko helburuz, udal libuburutegiak urtero gauzatzen duen ‘Munduko Paisaiak’ kanpainarekin. Filma egungo Habanaren argazkia da: gaur egungo hiri eklektiko eta biziaren erretratua da. Zuzendari bakoitzak hiri bakar horren energi eta bizitasuna harrapatu du bere sentiberatasun, jatorri eta zinea egiteko duen tankeraren arabera. Filma hau igande gaueko 10etan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan ere ikusterik izango dugu.
Asteburuko bigarren proposamena Argo titulukoa izango da, Ben Affleck zuzendu eta protagonizaturiko thrillerra da. Benetan gertatutako istorioa da. 1979an Persiako Sha hil ondoren Teheraneko enbaxadan gertatutako krisialdia kontatzen duena. Kanadiar enbaxadatik 7 diplomatiko ateratzeko bilatzen dituen konponbide irudimentsuak bilatu beharko ditu CIA agentziak. Argo thriller politiko oso argia da, aldi berean intriga eta umorea uztartzen dituen pelikula da. Laburbilduz, inor epel utziko ez duen filma. Argo larunbat gaueko 10etan eta igande arratsaldeko 7:30etan proiektatuko da.
Haurrentzat igande arratsaldeko 5etan, Campanilla y el secreto de las hadas 3D titulukoa proiektatuko dugu. Disney faktoriako filmekin gertatu ohi den bezala, fantasiaz beteriko eta familia guztiarentzako proposamena da. Campanilla-k bere bizitza aldatuko duen sekretu magikoa ezagutuko du.
Argibide gehiagorako ikus Antzokiaren mikrositea
Lotutako albisteak

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu