Argindarra lau orduz etengo da bihar linea berria sartzeko Errotabarriko zentroan
Iberdrolak argindarraren hornidura eten egingo du bihar goizean –azaroaren 22an- lau orduz Gipuzkoa Etorbidean eta Bizkaia Etorbidea. Etena goizeko 9etatik eguerdiko ordu 1era bitartean egingo da eta zazpi ehun bezero eta etxebizitzetan eragina izango du. Etena egingo da linea berria ezartzeko, zeina Errotabarriko transformazio zentroari lotuko zaion.
Iberdrolak gorabehera horren berri eman die bezeroei, ukitutakoei deituz, egunkarian iragarkia argitaratuz eta bizilagunen etxebizitzen portaletan abisua jarriz.
Argindarraren etenak ez dio bakarrik eragingo, kalean ditugun azpiegiturak barne hartzen baititu, esaterako N-634 errepidean ditugun semaforoak kasu, zeintzuek zerbitzurik gabe eta itzalita egongo baitira. Horregatik, Udaltzaingoak gidarion laguntza eskatu du eta arretaz eta kontuz gidatzeko erregutu.
Jarraian ukitutako kale eta etxebizitzen zerrenda xehetua uzten dizuegu, PDF formatuan:
Lotutako albisteak
Espeziea funtsezkoa da ekosisteman eta ez die kalterik egiten gizakiei
Mantentze lanak direla eta, Ermuko saihesbidea erabili beharko da AP-8 autobidera sartu edo irteteko
Bi zati horietan eskubanda eta beste piezaren bat aldatu beharra dago