Emakumeenganako biolentziaren aurkako Nazioarteko egunaren jarduerak

22.11.12
Erakundea

Igandean -azaroaren 25ean- Emakumeenganako biolentziaren aurkako Nazioarteko eguna da. Borroka eta elkarrenganako errespetuan oinarrituriko berdintasuna eskatzeko eta aldarrikatzeko eguna. Egun garrantzitsu horretarako hainbat jarduera prestatu da gure herrian. Sentiberatasuna sustatzeko jarduerak, gure gizarteko gaitz hori borrokatzeko helburua dute. Azaroaren 25eko igandean, herritarren kontzentrazioa egingo da herriko plazan, eguerdiko ordu batak eta laurdenetan. Horrez gain, gaur arratsean Beldur Barik lehiaketara aurkeztutako lanak ezagutarazteko III. jaialdia egingo da Lobianon, arratsaldeko 6etan.

Indarkeriaren kontrako kanpaina ez da egun bakarrera mugatu behar, hori garrantzitsu eta sinbolikoa bada ere. Benetako berdintasunean oinarrituko ditugun gure harremanetatik indarkeria ezabatzeko helburua urteko 365 egunetan landu beharrekoa dela ebatzi da. Horretarako beharrezkoa jotzen da prebentzioan etengabe aritzea, eta ahalegina gazteengana zuzentzea. Aurtengo kanpainako jarduerak azkena urreko bietan erabilitako ‘Beldur barik’ leloa mantendu da, gazteriari zuzentzen baitzaizkio batik bat.

Aukera Berdintasunerako udal alorrak herritarroi dei egin digu, guztiok modu aktibo batean parte har dezagun herrian egingo diren jarduera ezberdinetan. Eta baita leihoetan puntu morea jar dezagun, emakumeenganako biolentziaren aurka gaudenaren seinale.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da