Aniztasunaren eskola: gaur egungo migrazioei buruzko tailerra

22.11.12
Immigrazioa eta nazioarteko lankidetza

Xabier Aierdi soziologo, irakasle eta Begiruneko, -EHUko Immigrazio Ikerketarako Laborategiko- zuzendariak gaur egungo migrazioei buruzko tailerra emango du Ermuan bihar, Aniztasunaren Eskola deritzan ekimenaren baitan. Tailerra Lobiano Kulturgunean gauzatuko da, arratsaldeko sei eta erdietatik zortzi eta erdietara bitartean. Tailerrean Zergatik etorri naiz Ermura? galderaren inguruko hausnarketa planteatuko eta horri erantzuten saiatuko.

Tailerraren datozen hilabeteetan gauzatuko diren saio multzoari hasiera emango dioena da, Aniztasunaren Eskola deitu izan diogun ekimenaren baitan. Horren bidez ermuarroi oro har eta interesatuei bereziki immigrazioaren inguruko datu, ezagutza eta bitartekaritzan erabil ditzakegun tresnak aurkeztu nahi zaizkigu, herriko elkarbizitza kulturalarentzat mesedegarri izango delakoan baikaude.

Xabier Aierdi Atzerriko Immigrazioari buruzko 2012 Barometroa izeneko ikerketaren egiletariko bat da. Lanak immigrazioari buruz ditugun jarrera eta pertzepzioak jaso ditu. Ikerketa Euskal Herriko Unibertsitateko Soziologia Sailak egin du gure Udalaren eskariz. Ikerketaren emaitzak pasa zen urrian aurkeztu zituzten Xabier Aierdi eta Jose Antonio Oleaga soziologo, irakasle eta autoreek.

Azterketa horren oinarri da aurtengo martxoan telefonoz 18 urtetik gorako 385 pertsonei eta CATI deritzan sistemaz egin zitzaizkien inkesta. Inkesta nori egin ausaz egin zen, mostra adin eta sexu kuota proportzionaletan xedatuta zegoelarik, orekatua eta Ermuaren adierazgarri izan zedin. Lanaren ondorioetan jasotakoaren arabera Ermuarrok ez dugu uste immigrazioa arazo denik, nahiz eta ‘hainbat aurreiritzi edo estereotipo ustel ditugun atzerritarrekikoen inguruan’. Hori bai, Euskadin daudenaren parekoak, ez gehiagorik ez gutxiagorik.

Ikerketak 70 orrialde dituenez, hedabideei eta herritarroi aurkeztutako laburpena uzten dizuegu lerro honen azpian, PDF formatuan dagoen artxiboan, hori irakurtzerik eta sakontzerik izan dezazuen.

Lotutako albisteak

Imagen
Salek Baba Saharako Osasun ministroaren bisita
11.04.25
Ermuak saharar herriarekin duen konpromisoa berretsi du Salek Baba SEADeko Osasun ministroaren bisitarekin

Saharar segizioak Udal Osoko Bilkuren Aretoa eta Edaal harrera-etxea bisitatu ditu
Imagen
02.04.25
Debabarrenaren eskuzabaltasunagatik esker ona agertu du ‘Zaporeak’ GKEak

12 tona elikagai eta hamar mila euro bildu dituzte aurtengo erronkan
Imagen
La imagen muestra una parte del cartel
24.03.25
Zaporeak elkartearen VII. erronkari hasiera emango zaio gaur

Elikagaiak martxoaren 24tik 28ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 29, Ermuan