Komite Internazionalistak Palestinarren aldeko kale-agerraldia deitu du

23.11.12
Immigrazioa eta nazioarteko lankidetza

Herriko Komite Internazionalistak kale-agerraldia deitu du plazan gaur arratsalderako, Gaza lurraldean bizitzen ari diren auzi eta egoera larriaren aurrean, Palestinarrekiko elkartasuna adierazteko eta mendebaldeko herritarron atentzioa deitzeko. Kartelak argitaratu dute eta horretan ondokoa irakurri daiteke: “Me duele Gaza. Palestinarren negarrak ez du hunkitzen mendebaldea”. Kontzentrazioa Orbe Kardinalaren plazan eginen da, iluntzeko zortziretatik aurrera.

Gaur hasiko dugun astebururako ere ekitaldi bat prestatu dute. Igandean, azaroaren 25ean, bideo emanaldia eta eztabaida egingo dute plazako Eskilarapeko ateneoan, arratsaldeko seietatik aurrera.

Jarraian antolatzaileek argitaratu duten kartela uzten dizuegu, PDF formatuan:

Lotutako albisteak

Imagen
11.02.26
Elikagaien eta diru-dohaitzen bilketa Saharar herriarentzat

'Rio de Oro' elkartearen karabana solidarioak laguntza humanitarioa bidaliko die Tindufeko errefuxiatuei
Imagen
22.01.26
Udan haur saharar bat etxean hartu nahi duzu?

Rio de Oro gobernuz kanpoko erakundeak gutxienez 5 familiaren bila dabil kanpaina honetarako
Imagen
19.12.25
Integrazioa eta harrera bultzatzen duten zazpi elkarte saritu dituzte Migratzaileen Nazioarteko Egunean

Eusko Jaurlaritzak Ermuan egindako ekitaldi batean banatu ditu sariak. Amurriok elkukoa hartu du datorren urterako