Ermua Antzokiak hamalau filma eskainiko ditu abenduan zehar
Hastear dago abenduko zine programazioa. Antzokian eskaintza zabalaz gozatzeko aukera izanen dugu eta irrikaz gauden Peter Jacksonen El Hobbit, un viaje inesperado 3D esaterako. Zeina Eguberri hauetako filma izan daitekeen. Horrez gain beste filma arrakastatsu batzuk ikusterik ere izango ditugu, esterako Ang Lee zuzendariaren La vida de Pi 3D eta Clint Eastwood protagonizatzen duen azken titulua: Golpe de Efecto. Estatuko zineak ere bere tartea izanen du, hori horrela Jorge Torregrosaren ‘Fin’ filma edo Jose Luis Cuerdaren ‘Todo es silencio’ ikusteko parada izango dugu. Zine independenteaz gozatzeko, Ken Loach zuzendariaren ‘La parte de los ángeles’ proiektatuko dugu.
Zineklubean ere izango dugu zer ikusi. Izan ere, François Ozon zuzendariaren ‘En la casa’ eta Leos Caraxen ‘Holy Motors’ filma sarituak ikusi ahal izango baititugu. Lehenak urrezko maskorra irabazi zuen Donostiako Zinemaldian. Bigarrenak, filma eta zuzendari onenaren sariak eskuratu zituen Sitgeseko jaialdian. Abenduan ohikoa denez gero, herriko elkarteek antolaturiko zine forumeko saioak ere izango ditugu, filma ikusi eta gero solasaldiak eginen direlarik. Horrelako kasua izango da ‘Libre te quiero’ tituluko dokumentalaren emanaldia, Basilio Martin Patino zuzendariarena eta, baita ere, ‘Todo un hombre’ komedia alemaniarrarena.
Haurrentzako emanaldiei dagokienez, abenduan Asterix y Obelix al servicio de su majestad eta El origen de los guardianes, biak 3 dimentsiotan.
Abenduan 14 filma ikusi ahal izango ditugu. Hileko bonoa 14 euro kostako da
Abenduan guztira hamalau titulu proiektatuko ditugu eta hileko bonoak 14 euro kostako du, euro bana filmako. Bonoa Antzokian bertan edo Lobianon eros daiteke. Horrez gain, haurrentzako beste 5 titulu proiektatuko dira.
Abenduko eskaintzarekin hasi baino lehen azaroari dagokion azken emanaldiaz gozatzeko aukera izango dugu ostegunean: Antigua vida mía filma argentinarra, Hector Olivera zuzendariarena. Aktore protagonistak Cecilia Roth eta Ana Belen dira. Filma drama bat da, haurtzaroko lagun bik heldutasunean topo egiten duten unea kontatuz. Biek oso bizitza ezberdina izan dute: batak artistikoki arrakasta lortu duen bitartean bigarrenak, bizitza zail eta korapilatsua eduki du tratu txarrak jasan baititu, senar alkoholikodun batengandik. Antigua vida mia ohiko ordutegian proiektatuko da, iluntzeko zortzi eta erdietatik aurrera.
Zine komertzialaren txanda larunbatean iritsiko da. Egun horretan Iñaki Elizalderen Baztan proiektatuko da. Protagonistak Unax Ugalde eta Carmelo Gomez dira. Baztan bi filma dira, bata beste baten barne. Bertan Nafarroako Pirinioetako herrialdera grabatzera eta XVII. Mendean jazarpena jaso zuen Agote talde etnikoaren datuak biltzera doan talde baten istorioa kontatzen da. Ikusleak taldea grabatzera doana baino askoz gehiago aurkituko du. Baztan filma didaktikoa, entretenigarria, historikoa da, galderak erantzuteaz gain beste hainbat planteatzen dituena. Baztan euskaraz proiektatuko da gaztelaniazko azpitituluekin. Filma larunbat iluntzeko zazpi eta erdietan, igande gaueko hamarretan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan proiektatuko da.
Aste honetan Antigua vida mia, Baztan, 007 Skyfall eta Panico en la granja proiektatuko dira
Asteburuko bigarren proposamena 007 Skyfall arrakastatsua izango da. James Bond agente eta mitoaren itzulera. Lana oso deigarria da eta horren errudun da Sam Mendes zuzendaria. Horri Daniel Craigren lan dotorea eta Javier Bardemek gaizkile gisa egindako lan sinestezinak, ez dute inor epel utziko. Gutxi gehiago dugu esateko, kritikari batzuentzat Jamen Bonden inguruan inoiz idatzitako filma onena da. Skyfall larunbat gauean eta igande arratsaldekoz azpi eta erdietan proiektatuko da.
Haurrentzat igande arratsaldeko 5etan, Panico en la granja proiektatuko da. Filma belgikarra da eta behar bada ez du Disney faktoriako filmek duten besteko i zena. Nolanahi ere, filmaz oragarria da, Sitgesen animazioko filma onenaren saria jaso zuena eta Cannesekoan izendatua egon zena, urrezko palmondoa jasotzeko. Gag-ez eta poesia basatiaz gainezka dago, espresiboki gozoa eta erritmo azkarrekoa izanik. Ezbairik gabe arte lan txikia da. Panico en la granja igande arratsaldeko 5etan proiektatuko da.
Argibide gehiagorako ikus Ermua Antzokiaren mikrositea.
Lotutako albisteak

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu