Benito Lertxundiren kantaldiak agurra emango dio 2012ko San Martin kulturalari

27.11.12
Ermua Antzokia

Benito Lertxundi kantautore gipuzkoarrak emanaldia emango du Ermuan aste honetan. Oriotarrak kaleratu duen hamaseigarren diskoa aurkeztera dator, “Oroimenaren oraina” titulukoa eta aurten atera berria dena. Ikuskizuna azaroaren 30eko ostiralean izango da, Ermua Antzokian, gaueko hamarrak eta laurdenetan hasita. Sarrerek hamazortzi euro balio dute eta jada BBK entitatearen orotariko kutxazainen sarearen, webgunearen, edo telefonoaren bidez erosi ditzakegu. Eta baita ere, Lobiano Kulturgunera bertara joanda.

Oroimenaren oraina, Benito Lertxundi: Artistak betidanik ohitu izan gaituen legez, “Oroimenaren oraina” izeneko hau ere, sortze lan zaindua dugu, sakona eta sentsuala era berean; bizitza osoa abestien sorkuntzari eta interpretazioari eskaini ondoren, Benito Lertxundik, bere hirurogeita hamargarren urtemugan aurkezten duen opera bikaina.

Doinu emankorren iragaitean, oroimenaz, denboraz eta neurtezinezko bizitzaz osoturiko lohiaren ongarria jasotzen dugu eskukadaka eta kantuek, ilunabarreko argi pirrintak bailiran, gure barne etxerantza gidatzen gaituzte, bizitzak eta maitasunak, espero gabe, bidean harrapa gaitzaten.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
26.11.25
‘Tanttaka'k bizitzaren zailtasunen inguruko endredozko komedia aurkeztuko Antzokian

‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean