Tailerra: atzerrian egindako prestakuntza eta ikasketak nola homologatu behar diren

29.11.12
Immigrazioa eta nazioarteko lankidetza

Getxoko Kosmopolis elkarteak immigranteei zuzendutako tailerra gauzatuko du bihar Ermua. Tailerrari jarri dioten titulua ondokoa da: Homologazio akademikoa beharrezko pausoa lana eduki nahi bada”. Tailerra Lobiano Kulturgunean egingo da arratsaldeko sei eta erdietatik aurrera. Ekimena Immigrazio udal zerbitzuaren laguntzarekin antolatu da eta Foru Gizarte Ekintzaren babesarekin.

Atzerrian ikasketak egin dituzten pertsonei ikasturte eta tituluek homologatzeko egin beharreko izapideak azalduko dira tailerrean, ikasketa horiek Espainiakoekin baliokidetzeko eta emango agintariek kontuan hartzeko. Ikasketak eta prestakuntza kreditatzea lana modu eraginkorrean bilatzeko aurrerapausotzat jotzen da eta, baita, aukera berdintasunerantz.

Tailerra ikasketak eta prestakuntza akademikoa duten pertsona immigranteentzat pentsatuta dago, esterako Batxilergoa, Lan Heziketa edota unibertsitatekoak.

Kosmopolis elkartea Gobernuz Kanpoko Erakundea (GKE) da, zeinak atzerritarrei laguntzeko helburua duen. Elkartea eremu horretan hainbat urte lanean zeramatzaten profesional taldeak eratu zuen, pertsona ororentzat bizitza duina defendatzen duelako eta jokabide hori ardatz eta ezaugarri izanik egiten dituen jarduera guztietan. Elkarteak Algortan (Getxon) du bere egoitza.

Jarraian tailerra iragartzeko prestatu den kartela uzten dizuegu PDF formatuan:

Lotutako albisteak

Imagen
11.02.26
Elikagaien eta diru-dohaitzen bilketa Saharar herriarentzat

'Rio de Oro' elkartearen karabana solidarioak laguntza humanitarioa bidaliko die Tindufeko errefuxiatuei
Imagen
22.01.26
Udan haur saharar bat etxean hartu nahi duzu?

Rio de Oro gobernuz kanpoko erakundeak gutxienez 5 familiaren bila dabil kanpaina honetarako
Imagen
19.12.25
Integrazioa eta harrera bultzatzen duten zazpi elkarte saritu dituzte Migratzaileen Nazioarteko Egunean

Eusko Jaurlaritzak Ermuan egindako ekitaldi batean banatu ditu sariak. Amurriok elkukoa hartu du datorren urterako