Udalbatza Osoko Bilkurara bilduko da bihar

03.12.12
Erakundea

Udalbatza Osoko Bilkurara bilduko da bihar arratsean. Bilerak ohiko izaera izango du eta iluntzeko zortzietarako deituta dago lehen deialdian, eta ordu erdi beranduago bigarrenean bada. Udalbatzak eguneko gai-zerrendak jasotzen diren sei puntu aztertuko ditu.

Eguneko gai-zerrenda sei puntuk osatzen dute

Lehenengo urrian egindako bilkuraren akta onartuko da. Bigarrenean, kirolari eta kirol-elkarteei diru-laguntzak emateko oinarri espezifiko berriak onetsiko dira. Hirugarren gaia, 2007ko Estatuko Aurrekontu Orokorren Lege Orokorraren arabera, soldata-masaren %1eko gehikuntza finkatzeari buruzko 126/2012 zenbakiko errekurtsoaren inguruan Administrazioarekiko Auzien Bilboko 3. epaitegiak 76/2012 prozeduraz emaniko epaia betearazteko erabakia onetsiko da.

Laugarren puntua, 20/2012 Errege Dekretuaren 2. artikuluan ezarritakoari jarraiki, Udal langileei abenduko ordainsari apartekoa ordaintzeko zenbatekoa ez erabiltzea erabakiko da. Hots, udal langileoi abenduko ordainsari apartekoa ez ordaintzea, aipatu legean ezarritakoa betez. Bosgarren gaia Udalaren eta Eusko Trenbide Sarearen artean sinatuko den hitzarmena sinatzea ontzat emango da. Seigarren eta azken puntua, galdera-eskariak izango dira, baldin badaude.

Gai-zerrenda ikusteko, saka azpiko informazio gehiago izeneko atalaren gainean.

Lotutako albisteak

Imagen
02.02.26
Ongaraira igotzeko lehen arrapala mekanikoa bi egunez zerbitzurik gabe

Asteartea eta asteazkenean zerbitzutik kanpo egongo da mantentze lanak egiteko
Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
‘Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea' hausnarketa estrategikoan parte hartu du Ermuak

Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan