Jarabe de Palo, Raimundo Amador, Pepe Viyuela eta Carmen Machi Antzokira etorriko dira datozen lau hilabeteetan zehar

13.12.12
Ermua Antzokia

Antzokian eta Lobianon 2013ko lehen lauhilekoan ikusi ahal izango ditugun ikuskizunak ez dute inor epel utziko. Kontutan hartu eta gozatzeko modukoak dira: Ermuan eta zuzenean ikusteko aukera izango baitugu, besteak beste, Jarabe de Palo, Raimundo Amador, Pepe Viyuela, Carmen Machi, Indica Martínez, Gorka Otxoa Carla Hidalgorekin eta Luna Cohen udal Kultura sailak aurkeztu duen liburuxkan. Programazio anitza, zabala eta kalitatezkoaaren xedea ‘ikusle anitzei iristea da’, horretarako haurrentzako nahiz helduentzako ikuskizunak biltzen dituen programazio zabala hitzartu dutelarik. Denetarik izango da eta guztia aparta eta merezi duena. Ikuskizunen hizkuntzei dagokionez, gaztelerazko, euskarazko emanaldiak ikusi ahal izango ditugu. Datozen lau hilabeteetako eskaintzaren ezaugarri dira erakargarritasuna eta aukera zabala, musika estilo ezberdinetako kontzertuak eta antzerkiak, besteak beste. Formatu handiko ikuskizunak txikikoekin uztartuko dira.

Hitzartutako emanaldi horietara ikusle asko erakartzea espero da, orotariko ikusleentzat direnetan gehiago esperoz, berezituagoak direnetan baino. Programazioan herriko –Izarraitz edo Teatro Interior-, Euskadiko –Tanttaka, Glu-glu, Txalo- nahiz estatuko konpainiak –Yllana-, esaterako sartuta daude. Nolanahi ere, ikusleentzako eta norberaren gustuen arabera, batzuk ezagunago izango dira hedabideen edo bestelako arrazoiak direla medio. Programa benetan borobila da.

Gure herrian ikusiko dugun aurpegi ospetsuenen artean izango dira, besteak beste, Pau Dones zeinak kantaldi akustikoa emango duen martxoan. Raimundo Amador apirilean etorriko zaigu jotzera. Pepe Viyuela ‘Encerrona’ antzezlaz iritsiko maiatzean eta Carmen Machi, ‘Juicio a una zorra’ titulukoarekin martxoan. Horiez gain, aipatzekoak dira ere jazz-blues emanaldiak, haurrentzako ikuskizunak, Verdi autoreak idatzitako La Traviata operaren proiekzioa eta abar.

Sarrera guztiak salgai jarriko dira abenduaren 20ko ostegunean. Sarrerak erosteko hiru bide edo aukera daude: BBK-Kutxabank entitatearen orotariko kutxazainen sarea; erakundearen webgunea edota Lobiano Kulturgunera bertara joatea, astelehenetik ostiralera bitartean, goizeko 9etatik gaueko 9etara arteko ordutegian. Programazioa jadanik kontsulta daiteke Ermua Antzokiaren webgunean www.ermua.es/ermuantzokia eta programazioaren fitxategia ere deskarga daiteke beheko helbidean:

Lotutako albisteak

Imagen
07.05.25
Korrontzi eta Alboka Musika Eskolako Bandaren kontzertua

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan
Imagen
29.04.25
Antzokiak maiatzeko programazioari ekingo, zineari irailera arte agur esango dioen hilabetea

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu