Glu-glu produkzioak ‘Su txikian’ antzezlana dakarkigu Ermua Antzokira

13.12.12
Ermua Antzokia

Glu-glu Produkzioak ‘Su txikian’ tituluko muntaia dakarkigu gaur Ermua Antzokira. Antzezlana Galder Perezek idatzi eta zuzentzen du. Ikuskizunaren bi emanaldi izango ditugu aukera: bata gazteleraz eta bestea euskara hutsean. Lehena arratsaldeko 8etan hasiko da eta bigarrena gaueko hamarrak eta laurdenetan. Sarrerek hamabost euro balio dute eta jada BBK entitatearen orotariko kutxazainen sarearen, webgunearen bidez erosi ditzakegu. Eta baita ere, Lobiano Kultur gunera bertara joanda. Antzezpenak hirurogeita hamabost minutu irauten ditu.

Sinopsia

Itxaropenez betetako garai historikoa bizi du Euskal Herriak, agertoki politiko berri bat abian jartzeko oinarriak ezartzen ari baitira. Liskarrek eta sufrimenduak markatu duten gure azken urteotako historiako epea ixteko zorian da, eta bakea eta askatasuna lortzerako bidean daude.

Azken hamarkadan egindako sukalde lanaren ondorio ere izan daiteke gaur egungo egoera. 2001. urtean Arnaldo Otegik eta Jesus Egigurenek elkarren arteko elkarrizketa sekretuak hasi zituzten Txillare baserrian. Honek bidea irekiko zien urte batzuk beranduago politikari sozialistak ETAko ordezkariekin Genevan eta Oslon izandako negoziazioei eta baita Loiolan EAJ-PNV, PSE-EE eta Ezker Abertzalearen arteko elkarrizketei ere.

Su txikian egin zen hori guztia, sukalde barruko kontuak behar bezala konpondu eta gero konponbideak euskal jendarteari aurkezteko asmoz. 2007ko udaberrian, ordea, dena hankaz gora geratu zela zirudien, baina isilpeko bilera haiek gaur bizi dugun egoera berriaren aurrekariak izan zirela baiezta daiteke.

“Su txikian” antzezlanak azken hamar urteetako zenbait pasarte eta ezinbesteko elkarrizketa sekretu haiek taula gainera eramango ditu, bere lorpen zein frustrazio guztiekin, eta baita bere ondorioekin ere: ETAren jarduera armatuaren behin betiko amaiera eta bake prozesuaren zein elkarbizitzaren hasiera.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
26.11.25
‘Tanttaka'k bizitzaren zailtasunen inguruko endredozko komedia aurkeztuko Antzokian

‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean