Sakona kalea irekiko, zonaldea berrantolatu eta hogeita bost aparkaleku gehiagorekin

14.12.12
Hiritarren Segurtasuna

Sakona mendi hegala hondeatu eta eusteko lanak amaitu dira. Udalak lanei harrera egin dio jada eta datorren astean kalea irekiko du, ibilgailu nahiz automobilak pasatzerik izan daitezen. Kalea hutsik eta automobilik gabe egon dela aprobetxatuz, Hiritarren Segurtasunerako Alorrak eta Hirigintzak zonaldea berrantolatu dute, segurtasuna eta aparkaleku kopurua gehitzeko. Horretarako espazio berrantolatu dute, lerro eta bateriako aparkalekuak uztartuz. Horri esker, hogeita bost aparkaleku berri eratu ditu auzoan.

Sakona auzoan trafiko askorik ez zen aurreikusi hasiera baten, udalerriko bazter batean baitago. Kalea eta inguruak bertako auzokideentzat izango zirela uste zen, nahiz eta inguruetakoek ere bertara hurbildu diren leku bila, batez ere Santa Ana eta Goienkalekoak.

Sakona auzoko 1,2, 3 eta 4. etxebizitzen azpian 152 aparkaleku daude. 15. Exekuzio Unitate horretan, horiez gain inguruko azaleran beste 53 aparkaleku eratu ziren, kale eta bidearen ezker eta eskuineko aldeetan.

Kalean norabide bakarra ezarriz, trafiko arintasunari mesede egiten zaio eta arrisku egoerak gutxitzen dira

Udaltzainek lan egunetan eta gauez egindako hainbat zenbaketen arabera, Sakona auzoan hogeita bost aparkalekuen beharra egon da, hots, urritasun edo eskasia. Kopuru hori gaizki aparkatutako –espaloien gainean, lorategietan eta bide bazterrean- utzitako kotxeak zenbatzetik atera da.

Hori horrela eta egoerari konponbide bat eman nahirik, bi norabideak ezabatzea eta bakarra lagatzea erabaki dute inplikatutako bi alorrek. Hortaz, irekitzeaz geroztik Sakonara Goienkaletik bakarrik sartu ahal izango da eta goranzko bidea izango da Santa Anarantz. Ezin izango da bertatik jaitsi, eta Santa Ana Iparragirretik egin beharko da hori. Sakonako 1, 2, 3 eta 4. etxebizitzen garaje komunitarioetara sarrera bere horretan mantenduko da, orain arte moduan eta inolako aldaketarik gabe. Aldaketaren xedea trafikoa arintzea da eta pertsonen segurtasun maila areagotzea baita ere. Aldi berean, kalean hogeita bost aparkaleku berri prestatu dira.

Sakonan norabide bakarra ezartzean trafiko arintasunari mesede egingo zaio eta gerta daitezkeen arrisku egoerak gutxitu, lekurik aurkitu ez eta bertan ikusmen gutxi izanik buelta eman nahi izatean, kasurako. Izan ere, kalea buruz bera jarritako U forma baitu.

Jarraian Bulego Teknikoko delineatzaileak marraztutako planoak uzten dizkizuegu PDf formatuan. Horietan ikus daiteke orain arteko egoera eta planteamendu berria.

Lotutako albisteak

Imagen
14.11.25
Hainbat ibilgailutan kalteak eragin dituen ustezko egilea identifikatu eta inputatu egin du Udaltzaingoak

Kalteturiko 7 ibilgailuen jabeen salaketak jaso ditu eta gehiago izan daitezkeela ez du baztertzen
Imagen
09.10.25
Foru Aldundiak saneatu eta asfaltatu egingo du Zubiaurreko goialdea

Astelehenean hasiko dira obrak "Irudi" zaharretik "Frankfurt" tabernaren bidegurutzeraino doan tartean
Imagen
Errotabarriko espaloia Gipuzkoa Etorbidean | Acera de Errotabarri en la Avenida Gipuzkoa
29.07.25
Errotabarriko espaloian aparkatzea debekatuta abuztuaren 14tik aurrera

Espazioa berrantolatuko da oinezkoen segurtasuna bermatzeko eta herri irisgarri eta atseginago bat eraikitzeko