Udalbatzak 201wko azken Osoko Bilkura egingo du asteazkenean

17.12.12
Erakundea

Udalbatzarra aurtengo azken Osoko Bilkurara bilduko da asteazken iluntzean. Bilerak ohiko izaera izango du eta zortzietarako deituta dago lehen deialdian. Eguneko gai-zerrenda sei puntuk osatzen dute. Lehenengoan, aurreko urriaren 29ko bilerako akta onartuko da. Bigarren gaian Udaltzain agenteak hautatzeko prozesua arautuko duten oinarriak onartzea izango da.

Hirugarren eta laugarrenean PSE-EE/PSOEK taldeak aurkeztu dituen bi mozio aztertuko dira. Lehenengoan Babes Judizial Eragingarria guztion eskura izatearen alde proposamena egiten da eta, bigarrenean, Udalkutxa 2012 fondoak itzultzearen ingurukoa. Bosgarren puntuan, Udalari bere akzioak espezietan itzultzeko, Proimersak MAB udal kiroldegia itzultzeko proposamena onartuko da. Eta seigarren eta azken puntua, eskari-galderak izango dira, baldin badaude.

Gai-zerrenda eskaintzeko, iragarki-oholari lotura egin diogu eta, horretara ailegatzeko, saka azpiko informazio gehiago izeneko atalaren gainean.

Lotutako albisteak

Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
02.02.26
Ongaraira igotzeko lehen arrapala mekanikoa bi egunez zerbitzurik gabe

Asteartea eta asteazkenean zerbitzutik kanpo egongo da mantentze lanak egiteko
Imagen
30.01.26