Gabon jaietan txiki parkak izanen dugu, erosotasunez erosi ahal izateko

18.12.12
Ermua Antzokia

Udalak aurtengo Eguberritan txikiparkea irekiko du, herriko Merkatarien elkartearekin elkarlanean, zeina abenduaren 20tik urtarrilaren 5era bitartean funtzionatuko duen Erdikokale 5 eraikinaren lokalean.

Ekimenaren xedea ermuarroi herrian bertan eros dezagun erraztasunak ematea da. Hots, seme-alabak parkean eta profesional adituen eskuetan utzita egun hauteako erosketak modu erosoan egiterik izan dezagula.

Ekimenarekin bat egin dezakete herriko merkatari eta ostalari guztiek, EMOE elkarteko bazkideak eta bazkide ez direnak. Xehetasunak ezagutu edo argibide gehiagorako, interesdunek jportugal@udalermua.net postontzi elektronikora idatzi edo 943179018 telefonora dei dezakete.

Kanpainarekin bat egiten duten establezimenduek bono bana emango diote 15 eurotik gora gastatzen duten bezeroei. Bono horri esker, Txikiparkea erabili ahal izango da ordu betez. Txikiparka Erdikokale 5eko lokalean kokatuko da, Santixauetako txikurixa eta Gozo-gozo dastategiaren aurrez aurre dagoen lokalean.Bonoak bateragarriak izango dira.

Txikiparka zabalik egonen da abenduaren 20, 21, 22, 24, 27, 28, 29 eta 31n eta urtarrilaren 3, 4 eta 5ean. Ordutegia 11:30etatik 13:30etara izango da goizez eta 17:30etatik 20:30etara arratsaldez.

Segurtasuna bermatze aldera txikiparkeko arduradunek zenbat ume sar daitezkeen zehaztuko dute, gehienezko edukieraren arabera.

Ekimenarekin Udalak eta Toki-Garapen alorrak herriko merkataritzaren balorea azpimarratu nahi dute, Gabon jaien inguruko erosketak oso garrantzitsuak baitira bezero nahiz sektorearentzat.

Lotutako albisteak

Imagen
07.05.25
Korrontzi eta Alboka Musika Eskolako Bandaren kontzertua

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan
Imagen
29.04.25
Antzokiak maiatzeko programazioari ekingo, zineari irailera arte agur esango dioen hilabetea

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu