15m mugimenduaren inguruko dokumentala, Fin eta Operacion E filmak Antzokian

19.12.12
Ermua Antzokia

Aste honetako zine programazioan eragina izango dute Gabon eta jai egunak. Hori horrela, astelehenean Gabon gaua izanik ez da zine emanaldirik izango. Nolanahi ere, Antzokian filma kopuru bera proiektatuko da: zineklubean bat, zine komertzialean bi eta haurrentzako beste bat, igande arratsaldeko 5etan.

Osteguneko zinekluba nolabait berezia izanen da, Ermuko Ateneo Libertarioarekin elkarlanean zineforumeko saioa egingo baita, Basilio Martín Patino zuzendariaren ‘Libre te quiero’ filma proiektatu ondoren. Zuzendari edadetuak pelikula aipagarriak utzi dizkigu, esaterako, Canciones para después de una guerra, Queridísimos verdugos o Casas Viejas, El grito del Sur. Laurogeita bi urterekin, berriz, kamara hartu eta Madrilgo Puerta del Solen gertatzen ari zena grabatzera irten zen, mundua harritu zuen mugimendu sozial haren irudiak grabatu eta testigantza jasotzera. Emanaldiaren ondoren ikusleek solasaldia izango dute Mario Muner irakasle, idazle eta editorearekin. Lana Valladolideko Seminci jaialdia estreinatu zen, kritikaren eta ikuslegoen txaloak jasoz. Filma iluntzeko zortzi eta erdietan ikusi ahal izango dugu.

Larunbatean iritsiko da zine komertzialaren txanda. Miguel Courtoisek zuzendutako ‘Operacion E’ proiektatuko da. Luis Tosar aktorea da protagonista, Kolonbian kokatutako benetako istorioa kontatzen duelarik. Nekazari batek familia bateratua mantentzeko aurre egin beharko dio bai Estatuaren inposaketei eta baita gerrillari ere. Erritmoz eta suspensez beteriko filma da, kazetaritzako analisi finaren ezaugarria duena eta Luis Tosar aktorearen lana paregabea nabarmenduz. Izan ere, Espainiako aktorerik onenetarikoa dela erakusten du beste behin, lan bikaina eginez. Operacion E larunbat arratsaldeko zazpi eta erdietan eta igande gaueko hamarretan ikusi ahal izango dugu.

Asteburu honetarako bigarren proposamena ‘Fin’ titulua da. Jorge Torregrossaren estreinaldia zinean oihartzun mediatiko handia lortu du, bere proposamen narratibo eta bisualaren parekoa. Maribel Verdu da aktore protagonista. Fin intrigazko filma da. Urte askoren bueltan elkartzen diren lagunak bere bizitza –eta behar bada gu guziona- aldatuko duen egoerari aurre egin beharko diote. Teknikoki oso ondo egina dago eta lekuak apartak dira. Fin tituluko filma larunbat gaueko hamarretan eta igande arratsaldeko zazpi eta erdietan ikusteko parada izanen dugu.

Azkenik, haurrentzako emanaldiei dagokionez, igande arratsaldeko 5etan ‘Garfield eta bere pandilla 3 dimentsiotan’ proiektatuko da. Telebistako katurik famatuena espazio animalia bihurtuko da filma honetan, martetar lagun taldeari aurre egin beharko baitie, hori ohikoa dituen gatz eta piperra galdu gabe. Igande arratsaldeko 5etan.

Argibide gehiagorako ikus Para más información consultar el Antzokiaren mikrositea.

Lotutako albisteak

Imagen
07.05.25
Korrontzi eta Alboka Musika Eskolako Bandaren kontzertua

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan
Imagen
29.04.25
Antzokiak maiatzeko programazioari ekingo, zineari irailera arte agur esango dioen hilabetea

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu