Ibilgailu berria Udaltzaingoarentzat
Abenduaren azken astetik aurrera Udaltzaingoaren ibilgailu berria martxan dago. Hamar urte zituen Citroen Sara 2012ko urrian zerbitzutik kendu zuten eta Ermua-Mallabia LHIK ikastetxera eraman dute, baxan eman aurretik, mekanika tailerreko ikasleek praktikak egin ditzaten.
Ibilgailu berria Dacia markakoa da, Duster 1.5DCI modelokoa eta barrukoa banatzeko manpara gabekoa. Ibilgailu honek polizia-ibilgailu legez erabiltzeko baldintza guztiak betetzen ditu, balioaniztuna da eta agenteei gure herriko orografia aldapatsuan zehar erraztasun handiagoz mugitzen lagunduko die.
- Ibilgailauaren ezaugarriak
- Lur orotako bost ateko ibilgailua.
- 90 C.V.eko Diesel motorra.
- Kolore zuria, Udaltzaingoaren errotulu eta anagramekin.
- Gidariarentzako airbag-a eta itxiera bateratua.
- Irratiko eta antenako instalazioa.
- Ordezko gurpil arrunta (ez larrialditakoa).
- Sirena akustikodun abisu-argiak.
- Ezaugarri teknikoen txartela IAT-k zigilatuta, ikusteko eta entzuteko larrialdi-sistemak instalatzeko baimena duena.
Ibilgailua 10.078,99 eurotan, BEZ barne, BBVA-rekin sinatutako renting-modalitatearen bitartez lau urterako eskuratu da. Kontratuaren zenbatekoak, ibilgailuaren prezioaz gain, frankiziarik gabeko arrisku orotako aseguruaren kostua, ibilgailuko mantenu liburuan ezarritako aldian behingo berrikuste guztietatik ondorioztatutako gastuak, ordezko piezak, likidoak eta eskulana, ohiko erabileragatiko higaduragatik gertatzen diren matxura guztien konponketak, Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak ezarritako arauen arabera, zein urtean egitea aurreikusten diren 40.000 kilometroro egin beharreko neumatikoen aldaketa, eta, argi eta komunikazioetako ekipamenduen aldaketak barne hartzen ditu.
2013an, Nissan Terranoaren ordez bigarren ibilgailu bat eskuratzea aurreikusten da. Nissana Herrizaingo Sailak 2011ko apirilean utzi ziguten eta 2012ko lehen hiruhilekoan baxa eman zitzaion, azken urtean izandako matxurek eragindako gastu altuak zirela eta, eta hamasei urte baino gehiago zituelako.
Ibilgailauren kanpoko itxura
Polizia-kidego ezberdinen homogeneizazioa suspertzea izan zen Eusko Jaurlaritzako Barne Sailak Udaltzaingoak Koordinatzeko Zuzendaritza sortzeko arrazoietako bat. Lan-mahai bat sortu zen horretarako eta, bertan, Euskal Herriko 3.000 udaltzainek uniforme berdina izatea planteatu da, herritarrek lehen begiratu baten identifikatu ahal izateko. Udaltzaingoaren uniformearen koloreak ere adostu dira.
Gainera, uniformean eta autoetan erraz ikusteko moduan, POLIZIA hitza ipintzea ere adostu da, orain arte erabiltzen zen “berbaren ordez. Gero eta gehiago diren etorkin eta turistek horretara behartu dute, askok ez baitzuen euskarazko hitza ulertzen.
Patruila-autoei dagokienez ere, horien diseinua berbera izatea proposatu da: zuria izanik, ibilgailuak marra urdin bat izango du altura erdian, kapotetik maletategira, eta horren azpian beste marra hori finago bat. Atzealdean zenbait detaile gorri.
Aurrealdeko kapotaren behealdean, luzera osoa betez, marra urdin bat dauka eta berorren gainean POLIZIA hitza idatzita. Espazio zurian erdiratuta eguzki-lore bat, aurrerantzean euskal udaltzaingoen ezaugarri izango dena, kidego honen ezaugarriak bateratzeko.
Atzealdeko ate altxagarriaren goialdean, luzera osoa betez, marra urdin bat darama eta berorren gainean POLIZIA hitza idatzita.
Behealdean, erraz ikusteko lekuan, marra hori bat darama. Marra bien arteko espazio zurian erdiratuta, eskuinaldean ikurriña eta ezkerraldean Ermuko Udalaren armarria.
Orain ibilgailuak marra urdin bat eramango du alboetan, luzera guztia betez, aurrealdeko muturretik atzealdeko punta-puntaraino jarraitutasun bat osatuz, puntu horretatik hasi eta atzealdeko muturreraino marra eten bilakatuz.
Marra hori zabalduz doa aurrealdetik atzealdera. Behealdean, eta ate biei dagokien espazioa betez, ikuspen handiko marra hori bat dauka.
Aurreko ateetan, bi alboetan, Ermuko armarria darama eta atzeko ateetan, marra urdinaren gainean, POLIZIA hitza idatzita.
Lotutako albisteak

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko

Bide arrisku eta ezbeharrei buruzko sentsibilizazio programak datorren astelehenean Ermura etorriko

Euriteek mozketak eragin dituzte kableetan, eta horrek kalteak sortu ditu seinaleetan