Gauez ur-honidura etengo eta trafikoa desbideratuko dira, ur-ihesa konpontzeko

07.01.13
Abisuak eta matxurak

Hiriguneko erdialdean dauden hainbat kaleetako etxebizitza eta eraikinek urik gabe egongo dira gaur gauean –urtarrilaren 7an- sei orduz, gutxi gorabehera, sarean Valdespinako Markesaren 16an antzemandako ur-ihesbidea konpontzeko asmoz. Lanak gauez egingo dira, trafikoari ahalik eta gutxien eragiteko eta denbora tarte hori erabiliko, ur edangarria hornitzeko sarearen matxuratutako elementua edo zatia konpondu eta aldatzeko. Trafikoa Kaltxangoko puntu horretan albo batetik desbideratuko da, Sexto Centenario kaleko sarrera eta ateratzea konpartitu beharko dutelarik. Zerbitzuak esleiturik duen Aquagest enpresak eta udaleko lan taldeak horrela iragarri dute, sareko ur-hodia konpontzeko lanak egingo baititu. Ur etena gaueko 11:00etatik goizaldeko 05:00etara bitartean egingo da. Lan hori egin ahal izateko ura hornidura eten egin behar dute eta, horren ondorioz, udalerriko hirigineko zenbait kaletan ez da urik izango denbora horretan.

Udal ur zerbitzua esleitua duen enpresak, Aquagestek informazio ohar bat kaleratu eta etenak ukituko dituen etxebizitzetako portaletan zabaldu du. Bertan sarea konpontzeko lanak egin behar direla-eta, sor ditzakeen eragozpenak barkatzeko eskatzen du. Etenak herriko kale askori eragingo die. Lanak amaitu bezain pronto, ur hornidura eta zerbitzua normaltzea espero dute teknikariek. Gauzak ondo joanez gero, zerbitzu hori lehenago eman ahal izatea ere posible dela adierazi digute. Gaur gauean bertan zuloa estali eta bidea bere onera bueltatuko dute denborarik ematen badie. Horrela egin ezin bada, burdinazko xafla batzuk jarri eta bihar iluntze gauean jarraituko dute, zonaldea egoera berberean lagatzeko xedez. Segidan udal Bulego Teknikoak prestatu duen planoa uzten dizuegu, pdf formatuan, zonaldea eta desbideratzea nola geratuko diren adierazten duena.

Lotutako albisteak

Imagen
30.06.25
Ongaraiko eta Iparragirreko arrapala eta eskailera tarteak zerbitzuz kanpo

Bi zati horietan eskubanda eta beste piezaren bat aldatu beharra dago
Imagen
23.06.25
Orbe Kardinalaren plazako pergolaren estalkia hobetzeko lanak

Bihar hasi eta bi aste iraungo dute lanak: beirazko panelak aldatu, profilak garbitu eta estalkia zigilatuko da
Imagen
19.06.25
Mankomunitateak hondakin organikoaren kudeaketa errazten duen aplikazio digitala aurkeztu du

‘IREKI’ aplikazioak edukiontzi marroia irekitzeko eta organikoaren poltsak jasotzeko balio du. Android eta IOS sistemetarako dago erabilgarri