Ermua Antzokian estreinako lau filma berri ikusteko asteko programazioaren barne
Osteguna iristearekin bat hasiera emango dio Ermua Antzokiak asteko zine programazioari. Zineklubean aste honetan ‘Hasta la vista’ tituluko filma belgikarra ikusi ahal izango dugu, Geoffrey Enthoven zuzendariarena. Tragikomedia honek hiru lagun minusbaliatuek birjinatasuna galtzeko ilusioz egingo duten bidaia kontatuko digu. Helburu horrekin herrialde exotikora –Espainiara- bidaiatuko dira. Filma zintzoa da eta, batez ere, lagunartekotasuna goraipatzen du. Valladolideko Seminci jaialdian urrezko galburua irabazi zuen, saria lortuz baita Montrealeko (Kanada) Jaialdian eta 2012ko Zine Europarraren filma onenarena. Hasta la vista, iluntzeko zortzi eta erdietan proiektatuko da, jatorrizko bertsioan eta gaztelaniazko azpitituluekin.
Larunbatean, aldiz, zine komertziala proiektatuko dugu. Asteko lehen proposamena Una pistola en cada mano da, Cesc Gay zuzendari kataluniarrarena. Lanak duen bertuteetako bat aktore on eta handiak bildu izana da: Ricardo Darín, Luis Tosar, Javier Cámara, Eduardo Noriega, Leonardo Sbaraglia, Alberto San Juan, Jordi Moyá, Leonor Watling, Candela Peña, Cayetana Guillén Cuervo…eta abar. Hori gutxi balitz, modu oso onean lantzen du gai nagusia: gizonok emakumeekiko dugun harremanaren inguruan eta izaera eta senari buruzko hausnarketa eginaz, umorez, argitasunaz eta sormen handiaz. Una pistola en cada mano larunbat arratsaldeko zazpi eta erdietan; igande gaueko hamarretan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan.
Asteburuko bigarren proposamena, David Ayer zuzendariaren Sin tregua da. Polizia-filma da, tentsioz eta akzioz jositakoa bada ere, pisu emozional handiduna. Los Angeles hiriko patruila bikotea beren bizitza arriskuan ikusiko, trafikari taldeak beren buruagatik saria eskaini eta gero. Energiaz betetiko filma da, biolentzia eta samurtasuna modu orekatuan uztartzen duena. Sin tregua larunbat gaueko hamarretan eta igande arratsaldeko zazpi eta erdietan ikusi ahal izango dugu.
Haurrentzako emanaldiari dagokionez, igande arratsaldeko 5etan El alucinante mundu de Norman 3D proiektatuko da. Norman aintzat hartu gabeko umea da, hildako pertsonekin hitz egiteko tasun arraroa duena. Horren ondorioz, herrian arrarotzat hartua da. Zonbiek bere herria erasotzen dutenenean Normanen egoerak buelta emango du, bere onerako. Filma benetan dotorea eta estetikoki aparta. Bata bestearen atzetik etengabe eta jarraituko eszena oso onak, pilatu egingo zaizkigu.
Argibide gehiagorako ikus Antzokiko mikrositea.
Lotutako albisteak

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu