Antzokian Verdiren ‘La Traviata’ opera proiektatuko da

09.01.13
Ermua Antzokia

Opera saioa eskainiko du Ermua Antzokiak aste honetan. Lau hileko kultur programazioaren barne Giuseppe Verdiren ‘La Traviata’ obra eskainiko da ostiral gaueko hamarrak eta laurdenetan. Sarrerek zortzi euro balio dute eta jada BBK entitatearen orotariko kutxazainen sarearen, webgunearen bidez erosi ditzakegu. Eta baita ere, Lobiano Kultur gunera bertara joanda. Emanaldiak ia bi ordu irauten duenez gero, etena egingo da eta atsedenaldian kopa bat cava aterako zaie ikusle-entzulei, herriko Arral 97 Banaketak eskainita.

’La Traviata’ hiru zati edo ekitaldi dituen opera da. Musika Giuseppe Verdi maisuarena da eta italieraz kantatutakoa, Francesco Maria Piavek idatzitako egokitzapen edo liburukiaz, zeina Alejandro Dumasen -semeak- idatzitako ‘La Dama de las Camelias’ eleberrian oinarriturik eta, hain zuzen antzezpen batean. Londreseko Royal Opera Housen grabatuta dago, 2009an. Zuzendaritza musikala Antonio Pappanorena da eta artistikoa, berriz, Richard Eyrerena.

Sinopsia

Lana Paris eta hiriburuaren inguruan eta XIX. mendearen erdialdean kokatzen da. Hiru ekitaldi ditu eta ohiko egitura errespetatzen du: aurkezpena, korapiloa eta amaiera. Opera honen ardatz dramatikoa Violeta Valery da, operaren protagonista, aldiz Alejandro Dumasek idatzitakoan protagonista bere maitale Alfredo Fermont zen. Operan protagonistaren irudi idealizatuagoa aurkezten da, ia aingeru gisa aurkezteraino.

Lotutako albisteak

Imagen
11.03.26
Sociedad Cervantinak ‘Marcela' antzezlana dakar Ermua Antzokira

Antzezpena datorren ostiralean, 20:30etan, sarrerak 12 eurotan
Imagen
10.03.26
Ermua Antzokiak ‘Laburbira'ren lanak eta ‘El vestido' filma proiektatuko ditu aste honetan

Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza
Imagen
04.03.26
Bely Basarteren ‘Amor letal tour , Ermua Antzokian gozagai

Madrilgo musikagile eta abeslaria ostiral honetan arituko da, 20:30ean