Ur sarean antzemandako matxura eta ur-ihesa konponduta dago
Edateko ur-sarean eta Valdespina Markesaren 16ko eraikinaren aurrean antzemandako matxura eta ur-ihesa konponduta dago. Horrela iragarri du, udal sare hori kudeatzeko zerbitzua esleitua duen enpresak, Aquagestek, bere langileek azken bi egunetako gauetan lanean jardun baitute. Matxurak trafikoan eragin dute, konponketa egin ahal izateko gauez eta lanak egin diren orduetan motordun ibilgailuak desbideratu behar izan baitira.
Matxura eta hori konpontzeko lana, hasieran uste eta aurreikusi baino arinagoa izan da. Lan taldeak errepidea zulatu eta ireki duenean, matxuraturiko hodia estuagoa zela ikusi baitu, sarearen baitan dagoenen artean bigarren mailakotzat jotzen dena. Hori ikusita, larunbat gau eta goizalderako irarrita zuten ur-etena bertan behera utzi eta, ez egitea erabaki zuten, premiazkotzat ez baitzuten jo konponketa egiteko. Ura desbideratu eta zerbitzua mantendu zutelarik.
Astelehen gauean hasi zituzten lanak. Errepidea zulatu eta matxura lokalizatuz. Zulatutako hodi zatia moztu eta aldatu egin zutelarik. Ondoren, zuloa bete eta goizalderako itxi egin zuten burdinazko xaflak jarriz gainean. Trafikoa ez oztopatze arren, erreia zabalik itxi zuten eguna argitu orduko. Bart gauean, lanari berri ekin, eta hormigoiz itxi dute, xaflak mantenduz. Ahal dutenean, erreia lehen zegoen bezala utziko dute, asfaltatu eta gero.
Lotutako albisteak

Bi zati horietan eskubanda eta beste piezaren bat aldatu beharra dago

Bihar hasi eta bi aste iraungo dute lanak: beirazko panelak aldatu, profilak garbitu eta estalkia zigilatuko da

‘IREKI’ aplikazioak edukiontzi marroia irekitzeko eta organikoaren poltsak jasotzeko balio du. Android eta IOS sistemetarako dago erabilgarri