Oscar sarietara hautatutako hainbat film ikusgai Antzokian: Los Miserables -8 izendapen- eta The Master -3 izendapen astebururako programazioan

15.01.13
Ermua Antzokia

Ostegunean hasiko dugu aste honetako zine programazioa Antzokian. Zineklubean Paolo eta Vittorio Taviani italiarren Cesar debe morir titulukoa ikusi ahal izango dugu. Dokumental eta fikzioko lan aparta da, Rebbibia espetxean antolatzen diren antzerki tailerren berri ematen duena. Shakespearek idatzitako Julio César antzezlanaren entseguak eta espetxeko bizitza uztartu egiten dira. Filmak Urrezko Artzaren saria jaso zuen 2012ko Berlinale jaialdian eta David Donatello izeneko 5 sari, Goya sari espainiarren baliokide direnak. Filma originala eta ohi ez bezalakoa da, aktore berezien antzezpen aparta eta espetxeko bizitza arruntean duen eragina modu dotorean kontatzen duena, emaitza harrigarriarekin. Jatorrizko bertsioan proiektatuko da, gaztelaniazko azpi tituluekin, iluntzeko zortzi eta erdietatik aurrera.

Zine komertzialaren proiekzioek larunbatean hasiko ditugu. Arratsaldeko zazpi eta erdietan Paul Thomas Andersonen ‘The Master’ titulukoa proiektatuko dugu. Filmaren helburua Zientziologiaren Eliza ezagutaraztea da, erretratu zehatza eta objektiboa eskainiz. Joaquin Phoenix eta Philip Seymour Hoffman aktore protagonisten lana benetan bikaina da. The Master filma epikoa da, sakona eta konplexua, emaitza ilun eta bihurria; baina zineko filma handia dugu, ezbairik gabe, aztarna uzten duten horietakoa. Bigarren Mundu Gerraren amaieran etxerik ez duen gazte bat erlijio berria eratu nahi duen predikadore baten laguntzaile egiten da. The Master larunbat arratsaldeko azpi eta erdietan, igande gaueko hamarrak eta laurdenetan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan proiektatuko dugu.

Asteburuko bigarren proposamena Tom Hopper en ‘Los Miserables’ izango da. Musikal hau Victor Hugoren nobelan oinarritua dago eta aurtengo Oscar sarietarako Lincoln filma faboritoaren aukera izan daiteke, jada, hiru urrezko puxika irabazi baititu. Aktore zerrenda bikaina du, Hugh Jackman, Russell Crowe eta Anne Hathawayk lan egiten baitute. Emozioz beteriko filma da eta ezer gutxi gehiago dago esateko, esperientzia sentsorial ikaragarria izanik. Ehun eta berrogeita hamar minutu irauten duen arren, oso azkar pasatzen da. Los Miserables larunbat gaueko hamarretan eta igande iluntzeko zazpi eta erdietan proiektatuko da.

Haurrentzako emanaldiari dagokionez igande arratsaldeko bostetan Jean Loup Felicioli eta Alain Gagnolen ‘Un Gato en París’ titulukoa proiektatuko dugu. Filma animaziozko onenaren atalean izendatuta egon zen Oscar sarietarako 2011n. Bizitza bikoitza duen katu baten bizitza kontatzen du, egunez aitaren heriotzaz geroztik bere munduan bizi den neskatilarekin bizi da eta gauez bitxiak harrapatzen dituen lapurrarekin ibiliz. Un gato en París filma sakona da, gazteak entretenituko dituena eta helduoi pentsarazi egingo digu, ondorioak atera ditzagun.

Argibide gehiagorako ikus Ermua Antzokiaren mikrositea.

Lotutako albisteak

Imagen
07.05.25
Korrontzi eta Alboka Musika Eskolako Bandaren kontzertua

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan
Imagen
29.04.25
Antzokiak maiatzeko programazioari ekingo, zineari irailera arte agur esango dioen hilabetea

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu