Zuhaitzak moztu eta inausteko, Gipuzkoa Etorbideko aparkalekua hustu eta txandaka pasa beharko
Zuhaitzak moztu eta inausteko lanak direla-eta, datorren astean Gipuzkoa Etorbideko aparkalekua batzuk hustu eta ostegun eta ostiral iluntzean txandaka pasa beharko dira autoak, udal Bulego Teknikoak eta Lan-taldeak aditzera eman dutenez. Lanak urriaren 21eko astelehenean hasiko eta 25eko ostiralean amaituko dira, horiek auto gidariengan eta trafikoan hainbat eragozpen sortuko dituztelarik. Gipuzkoa Etorbidea kaleko 16. eraikinetik 48ra arteko gunea hustu egingo da, segurtasuna bermatu eta kalterik ekidite helburuaz. Horrez gain, ostegun eta ostiralean errei baten zati bat itxiko da, autoek txandaka pasa beharko direlarik, horretarako semaforoak erabiliko direlarik. Errei-ebaketa Gipuzkoa Etorbideko 14tik 16ra bitarteko zatian egingo da, hain zuzen ere. (Errotabarriko geralekutik trenbide azpiko tunel berrira arteko zatian).
Amplhinher enpresak baimena eskatu dio Bizkaiko Foru Aldundiari eta bere asmoak gure udalean jakinarazi, lanak koordinatze aldera. Enpresak mantenua egingo du trenbide alboetan dauden zuhaitz sikuak moztu eta gainerakoetan inausteak egiteko, adar eta enborrak N-634 errepidera, trenbidera edo katenaria gainera erortzeko arriskua baitago.
Oharra: Ondoren Jon Ander Amas González gazte ermuarraren argazkia erreproduzitzen dugu, jatorrizkoa Flickr sarean duzuelarik,"Ermukotrenbideak" izenaren barne.
Lotutako albisteak
Espeziea funtsezkoa da ekosisteman eta ez die kalterik egiten gizakiei
Mantentze lanak direla eta, Ermuko saihesbidea erabili beharko da AP-8 autobidera sartu edo irteteko
Bi zati horietan eskubanda eta beste piezaren bat aldatu beharra dago
