Xabier Ciarsolo ermurraren argazkiak ikusgai Lobianon
Xabier Ciarsolo Ansola (1976) ermuarrak erakusketa jarrita izango du gaurtik otsailaren 3ra bitartean Lobiano Kulturgunean. Erakusketak zuri beltzezko ia hogeita hamar argazki inguru aurkeztuko digu, itsasoa, bere urak eta marinelen gaiak guztien ardatz delarik. Argazki bilduma hori Gipuzkoako kostaldean aterata dago –atsen hartu eta uda pasatzen duen Orio herrian hain zuzen ere.
Erakusketa lanegunetan zabalik dago arratsaldeko 6etatik 8etara bitartean eta larunbata eta igandeetan, 12:00etatik ordu 2etara eta arratsaldeko 6etatik 8etara, baita ere. Sarrera doan da. Erakusketa zabalik izango da datorren otsailaren 3ko igandera bitartean eta hileko kultur programazioaren baitan txeratzen da.
Ciarsolo herriko ‘Mugartea’ pintura elkarteko kide da. Azken bi urtetik pinturarekiko zaletasuna uztartu egiten du argazkilaritzarekin, diziplina bietan bera kasa ikasi duelarik. Argazkiak bakarka erakusten dituen lehen aldia da, pintura eta margoekin bakarkako nahiz taldeko hainbat erakusketa egin baititu.
Xabierrek Auzolagun kooperatibarentzat lan egiten du eta Anaitasuna Ikastolako jantokian jarduten du astelehenetik ostiralera bitartean.
Lotutako albisteak
Zinema komertzialean ‘Si pudiera te daría una patada' eta Juanma Bajo Ulloaren ‘El mal’ ikusteko aukera izango
Otsailaren 28ko larunbatean egingo da, Zornotzako ‘Paintball Open Air’ instalaziora, Gazteria Zerbitzuak antolatuta
Larunbatean, 17:00etan, ipuin tradizionalak eta koreografiak uztartuz