Las Sesiones eta Rompe Ralph 3D asteburuko proposamenak Ermua Antzokian

22.01.13
Ermua Antzokia

Zine komertzialaren urtarrileko azken astea du Ermua Antzokiak. Osteguneko zineklubean ‘De óxido y hueso’ filma frantsesa proiektatuko da. Drama erromantiko honek zuzendari, aktore eta gidoi onenen saria jaso zuen iaz Valladolideko Seminci jaialdian. Zuzendaria Jacques Audiard da eta aktore protagonista Marion Cotillard. Gauzak ez doaz ondo Alirentzat. Urte askotan nora ezean ibili eta gero, 5 urteko seme ia ezezaguna gain hartu eta horretaz arduratu beharko da. Baliabiderik ez duenez arrebaren etxera joan beharko duelarik. Istorio samur bezain gogorra da, ikuslea harrapatu eta emozio kontrajarrien barne murgilduko duena, filma konplexua da, xurgatzailea, protagonista bikoteen lana aparta delarik. De óxido y hueso titulua ostegun iluntzeko zortzi eta erdietan proiektatuko dugu, jatorrizko bertsioan eta azpitituluekin.

Larunbat arratsaldeko zazpi eta erdietan, Berjamín Ávilaren ‘Infancia clandestina’ titulukoa proiektatuko dugu. Filma argentinarra eta bere aktore protagonista Ernesto Alterio da. Agentinan jasandako errepresio militarraren inguruko analisi zorrotza egiten du 12 urteko gaztearen begiez baliatuz. Juan bueltatu berri da Argentinara, non Junta Militarraren boterea oraindik handia den. Filma zintzoa, hunkigarria eta emozionantea, bere herrialdean Sur izeneko hamar sari irabazi zituenak: filma, zuzendari eta aktore-aktoresa onenarentzat hain zuzen ere. Igande gaueko 10etan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan ere ikusteko parada izanen dugu.

Asteburu honetako bigarren proposamena Ben Lewinen ‘Las sesiones’ titulukoa da, iazko denboraldiko komediarik onena. Filma dibertigarria, emozionantea eta bitala, ironiaz eta politikoki zuzentasun ezaz gainezka datorrena. Aktoreek lan bikaina eginen dute, horri esker Helen Hunt aktore sekundarioaren Oscar sarietarako proposatua izan delarik. Filmak ikusleen saria jaso zuen Donostiako Zinemaldiaren azken edizioan eta baita Sundance jaialdian ere. Mark kazetari eta olerkaria da, tetraplegiko dago eta 38 urte dituenez bere birjintasuna galtzeko unea iritzi dela uste du. Bere terapeutaren laguntzaz eta apaiza den lagun baten oniritziaz Cheryl izeneko sexu profesionalarekin harremanetan jarriko da. Larunbat gaueko hamarretan eta igande arratsaldeko zazpi eta erdietan ikusi ahal izango dugu.

Haurrentzako igandeko emanaldian Rompe Ralph 3D filma proiektatuko dugu, denboraldi honetan ikusmin handia sortu duena. Disney faktoriaren lana da, animazioko filma onenaren Oscar saria irabazteko aukera gehien duena. Sormen handikoa da, oso dibertigarria eta bideojoko ospetsu batean oinarritutakoa. Rompe Ralph 3D Ermua Antzokira hurbiltzen garen haur, gazte nahiz helduen gustukoa izango dugu.

Argibide gehiagorako ikus Antzokiaren mikrositea.

Lotutako albisteak

Imagen
07.05.25
Korrontzi eta Alboka Musika Eskolako Bandaren kontzertua

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan
Imagen
29.04.25
Antzokiak maiatzeko programazioari ekingo, zineari irailera arte agur esango dioen hilabetea

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu