Torrekoa kaleko bideo-pantailak itzalita mantenduko, arazo teknikoengatik

22.01.13
Erakundea

Modernizazio eta teknologia berrien zinegotzigoak –Torrekoa hormako bideoan jarri eta horren bidez ezagutzera ematen ditugun edukiak kudeatzen dituenak- aditzera eman du Torrekoa kaleko bideo-pantailak itzalita mantenduko zehaztu ez diren hainbat egunetan zehar. Telebista-pantaila ugari dituen egitura hainbat arazo tekniko izan ditu azken boladan eta bi behintzat beltzean daude orain egun batzuk. Zerbitzu teknikoa jakinaren gainean eta abisatuta dago eta aste honetan bertan etorriko dira aipatu pantailei zer gertatzen zaien ikustera. Pantaila ugariko multzo hori begiratu eta aztertzeko ekipamenduaren aurrean duen segurtasunezko beira erretiratu egin behar da, lan hori Udal Lantaldeko gure lankideek egingo dutelarik.

Sistema itzalita dagoen egunetan ezin izango dugu edukirik proiektatu eta lau haizeetara zabaldu. Horregatik, zinegotziak edukiak eta eskaerak helarazi dizkiguten talde eta elkarteei bereziki eta, oro har, herritarrei, eragozpenak barkatzeko eskatzen die, guztiokin zerbitzu-konpromisoa baitugulako. Arazoa lehenbailehen konpontzea espero dugu. Kontatuko dizkizuegu, gaiaren berri.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da