‘Los Corizonas’ taldearen bira Ermua Antzokira datorkigu

23.01.13
Ermua Antzokia

Arizona Baby eta Los Coronas taldeen uztarketatik sorturiko ‘Los Corizonas’eko musikariek Ermuan joko dute aste honetan. Berreraturiko talde berria “Fin de gira” (We can believe) aurkeztera datorkigu. Emanaldia Ermua Antzokian izango da ostiral gaueko hamarrak eta laurdenetatik aurrera. Sarrerek hamabi euro balio dute eta jada BBK entitatearen orotariko kutxazainen sarearen, webgunearen erosi ditzakegu. Eta baita ere, Lobiano Kulturgunera bertara joanda.

Los Coronas madrileko surf rock musika lantzen duen talde garrantzitsua da. Fernando Pardok eta David Krahek sortu zuten 1991ean. Hastapenetan rock and rollek pieza klasikoen bertsio instrumentalak egiten zituzten, modu primitiboan. Geroztik soinu hispano eta karakteristikoago batera garatu dutelarik. 2011n Valladolideko Arizona Baby taldearekin bat egin zuen, elkarrekin gira eginez eta disko bat kaleratu ondoren, Los Corizonas izenekoa eratuz elkarrekin. Taldearen hainbat kantu erabili dira Airbag, Abre los ojos eta Lena, eta hainbat laburmetrai.

Bira honetarako western itxura, tankera eta jantziak atzean utzi dituzte. Eskenatokian ere diseinu grafiko eta eszeniko berri bati leku eginez eta, horren euskarri diren ideia zinematografikoak goitik behera aldatuz.

Lotutako albisteak

Imagen
11.03.26
Sociedad Cervantinak ‘Marcela' antzezlana dakar Ermua Antzokira

Antzezpena datorren ostiralean, 20:30etan, sarrerak 12 eurotan
Imagen
10.03.26
Ermua Antzokiak ‘Laburbira'ren lanak eta ‘El vestido' filma proiektatuko ditu aste honetan

Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza
Imagen
04.03.26
Bely Basarteren ‘Amor letal tour , Ermua Antzokian gozagai

Madrilgo musikagile eta abeslaria ostiral honetan arituko da, 20:30ean