Errotabarri geltokiaren inguruko zuhaitzak moztu eta inausteko lanak badoaz aurrera

23.01.13
Abisuak eta matxurak

Eusko Trenbide Sareak (ETSk) Errotabarri geltokiaren inguruan zuhaitzak moztu eta inausteko lanak egin ditzan kontratatu duen Amplhinher enpresa lanean jarraitzen du, aurreikusitakoaren arabera. Lan horiek arratsaldeko zazpi eta erdietatik gau erdira bitartean egiten dituzte, Bizkaiko Foru Aldundiak emandako baimena eta horretan jasotako baldintzen arabera, bidearen jabe baita. Lanak arratsaldetik gauera bitartean egiten dira, trafikoari gutxiago eragingo zaionaren ustez.

Lanak urriaren 21eko astelehenean hasi eta 25eko ostiralean amaituko dira, horiek auto gidariengan eta trafikoan hainbat eragozpen sortuko dituztelarik. Gipuzkoa Etorbidea kaleko 16. eraikinetik 48ra artean dagoen aparkalekua zatika husten ari dira, segurtasuna bermatu, kalterik ekidin eta makineriarentzako lekua erreserbatzeko. Horrez gain, bihar ostegun eta ostiralean errei baten zati bat itxiko da, eta autoek txandaka pasa beharko dute, horretarako jarriko dituzten semaforoen aginduei jarraiki. Errei-ebaketa Gipuzkoa Etorbideko 14tik 16ra bitarteko zatian egingo da, hain zuzen ere. (Errotabarriko geralekutik trenbide azpiko tunel berrira arteko zatian).

Amplhinher enpresak trenbide alboetan dauden zuhaitz sikuak moztu eta gainerakoetan inausteak egiten dihardu, adar eta enborrak N-634 errepidera, trenbidera edo katenaria gainera erortzeko arriskua dagoelako.

Lotutako albisteak

Imagen
03.10.25
Meatze-erlea aliatua eta laguna da

Espeziea funtsezkoa da ekosisteman eta ez die kalterik egiten gizakiei
Imagen
Uretamendiko tunelak | Túneles de Uretamendi
04.08.25
Uretamendiko tunelak itxita 22:00etatik 06:00etara

Mantentze lanak direla eta, Ermuko saihesbidea erabili beharko da AP-8 autobidera sartu edo irteteko
Imagen
30.06.25
Ongaraiko eta Iparragirreko arrapala eta eskailera tarteak zerbitzuz kanpo

Bi zati horietan eskubanda eta beste piezaren bat aldatu beharra dago