Haurrentzako antzezpena: 'Printze zoriontsua'

25.01.13
Ermua Antzokia

‘La Baldufa’ taldeak haurrentzako antzerki emanaldia ekarriko du bihar Ermua Antzokian, arratsaldeko 5etatik aurrera. Taldeak ‘printze zoriontsua’ tituluko emanaldia dakar. Ekimena udal kultura sailak antolatu du eta hiruhileko honetako programazioaren barne kokatzen da. Zuzendaria eskarmentu handiko Jorge Picó da eta antzezleakEnric Blasi eta Carles Pijuan. Emanaldia ordu bete eskas da. Sarrerak 4 euro balio du. Antzezlan hau aproposa da 6 urtetik aurrerako haur eta gaztetxoentzat eta, baita ere familian datozen ikusleentzat.

Sinopsia

Printze Zoriontsua, Oscar Wilderen ipuin honek, konpainiak berea duen kontzeptu-irudimen sortzailea dauka, eta Jorge Picóren zuzendaritzapean ez du inor epel utziko.

Printze Zoriontsua hiriaren gainaldean dagoen estatua dotore baten istorioa da. Lehenago printze bat izana zen, luxuzko bizitza errazarekin eta gazteluaren hormetarik harantz gertatzen zena ezer gutxi axola zitzaiola. Orain eskultura mugiezin eta aberats bati lotuta bizi da, urrez estalia eta harribitxiz bete, baina ez da zoriontsu. Bere mendixka tontorretik hiriko biztanleen miseria ikusten du, lehen ezagutzen ez zuen pobrezia bere min eta samin bihurtu da orain, eta gauero ezintasunezko malkoak isurtzen ditu ezin lagundu izateagatik, enara baten laguntzarekin erabaki mingarri bat hartzen duen arte.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
26.11.25
‘Tanttaka'k bizitzaren zailtasunen inguruko endredozko komedia aurkeztuko Antzokian

‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean