Urtarrileko Osoko Bilkura asteazkenean egingo

28.01.13
Erakundea

Udalbatzarra Osoko Bilkurara bilduko da asteazken iluntzean. Bilerak ohiko izaera izango du eta zortzietarako deituta dago lehen deialdian eta ordu erdi beranduago bigarrenean. Eguneko gai-zerrenda zazpi puntuk osatzen dute. Lehenengoan, abenduaren 4 eta 19ko bilerei dagozkien aktak onartuko dira.

Hurrengo bi puntuetan beste horrenbeste mozio aurkeztu eta bozkatuko dira. Lehena, Bildu taldeak aurkeztu du, eta Frankismoaren krimenak auzitara eramateko Euskal plataformarena da. Bigarrena, taldeek batera aurkeztu duten mozioa da, Bozemaileen Batzordeak tratatu eta adostu duena. Kaleratzeak Stop Deshaucios Debabarrena plataformak aurkeztu du etxebizitzatik kaleratze edo utzarazpen arriskuan dauden familiei laguntza emateko. Mozio bateratua adostu dute PSE-PSOE-Ermua, Partido Popularra (PP-Ermua), Bildu Ermua, EAJ-PNV eta IU-Ezker Anitza alderdiek.

Hurrengo hiru gaiak informatiboak dira. Laugarrenean iazko Aurrekontua luzatzeko Alkateak xedatutako 2905/2012 Dekretuaren berri emango da. Horri loturik, bosgarrenean Kontu-hartzaileak luzatu duen txostenaren berri emango da, non luzatutako aurrekontuaren egonkortasunari, gastu-arauari eta zorren mugari buruz azalpenak ematen dituen.

Seigarren puntuan, gardentasun indizea dela-eta Ermuko udalean dugun adierazgarrien bilakaera eta egungo egoerari buruzko informazioa emango da. Zazpigarren eta azken puntua, eskari-galderak izango dira, baldin badaude.

Gai-zerrenda eskaintzeko, iragarki-oholari lotura egin diogu eta, horretara ailegatzeko, saka azpiko informazio gehiago izeneko atalaren gainean.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da