Txalo produkzioak ‘Gorda’ antzezlana dakarkigu Antzokira

31.01.13
Ermua Antzokia

Txalo Produkzioak ‘Pottola’ tituluko muntaia dakarkigu Ermua Antzokira. Antzezlana Neil Labute amerikarrak idatzitakoa da eta Begoña Bilbaok zuzentzen du. Ikuskizuna gaueko hamarrak eta laurdenetan hasiko da. Sarrerek hamar euro balio dute eta jada BBK entitatearen orotariko kutxazainen sarearen eta webgunearen bidez erosi ditzakegu. Eta baita ere, Lobiano Kultur gunera bertara joanda. Antzezpenak ordu bete inguru irauten du.

Sinopsia

“Pottola” komedia garratza da, dramatikoa. Are gehiago, krudela ere bada, eta ironiaz dihardu kontu hauetaz: nerabe mukizuen moduan jokatzen duten helduaz, eta itxurak alde batera utzita benetan uste eta maite dugunaren alde egiteak duen garrantziaz.

Gorka arrakasta handiko gizon gaztea denez, auto mota jakin bat omen dagokio, etxe ederra, lagun ospetsuak eta, jakina, emaztegai mota zehatza. Kontua da Elena ez zaiola mota horri egokitzen. “pisuzko” emakumea da, bai, baina, “maila” egokia emango ote du?

Izan ere, bizitza honetan arrakasta izateaz gain, itxurei ere eutsi egin behar zaie.

“Pottola” Neil Labute antzerkigilearen komedia bat da, eta munduan zehar antzeztuta, arrakasta handia izan du kritikari nahiz ikusleen artean.

Lotutako albisteak

Imagen
11.03.26
Sociedad Cervantinak ‘Marcela' antzezlana dakar Ermua Antzokira

Antzezpena datorren ostiralean, 20:30etan, sarrerak 12 eurotan
Imagen
10.03.26
Ermua Antzokiak ‘Laburbira'ren lanak eta ‘El vestido' filma proiektatuko ditu aste honetan

Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza
Imagen
04.03.26
Bely Basarteren ‘Amor letal tour , Ermua Antzokian gozagai

Madrilgo musikagile eta abeslaria ostiral honetan arituko da, 20:30ean