Udalbatzak bere egin du 'Kaleratzeak Stop Desahucios Debabarrena’ taldearen mozioa

06.02.13
Erakundea

Ermuko Udalbatzarrak bere egin du ''Kaleratzeak Stop Desahucios Debabarrena’ taldearen mozioa, kaleratuak izateko arriskuan dauden familiei babesa emateko xedez. Udal taldeek testua landu eta adostu dute, mozio bateratua aurkeztu ahal izateko. Onespena azken plenoan eman zen PSE-PSOE (7), Bildu (3), EAJ-PNV (1) eta Ezker Anitza (1) taldeen aldeko botoekin eta Partido Popularreko zinegotzien abstentzioarekin (4). PP taldea abstenitu egin zen idatzian “egindako hipoteketan etxea ordainean ematearen eta horrek atzera eraginaren izaera izatearen bideragarritasuna kolokan ikusten duelako. Fernando Lecumberri bozemaileak boto horren zergatia honela azaldu egin zuen: ‘kasu honetan atzera eragina ezinezkoa da eta ez dugu administraziotik eskatzen dugula-eta lortu daitekeenaren susmoa eragin itxaropen aizunik eragitea herritarrengan’.

Alkatea gai-zerrendako bigarren puntua hasi eta eztabaidarako testu honen balio azpimarratu zuen. ‘Lankidetzaren eta ahaleginaren emaitza da’, esan zuen, ‘hemen gauden udal taldeek adostutako agiria’. Jarraian hitza eman zien aretoan zeuden ''Kaleratzeak Stop Desahucios Debabarrena’ taldeko kideei. Idoia Goikoetxea ermuarrak testu osoa irakurri zuen eta, ondoren, udal taldeen txanda iritsi zen, gaiaz hitz egin eta bakoitzaren jarrera azaldu zutelarik. Ezker Anitzeko Rosa Caballerok testuarekin erabat ados zegoela esan zuen. ’30 eta 40 urteko hipotekara lotzea, benetako diktadura dela’ adieraziz. Pertsonak etxetik kaleratzea ‘gizon eta emakumeen kontrako krimentzat joz, horrelakoak egiten dituztenek inoiz erantzunak eman beharko dituztenaren esperoan’. Udalak gai honetan lan serioa egiten ari dela esan zuen eta bere babesa emanez.

EAJko Harri Araiztegik erek bere adostauna agertu zuen ‘Ermuan gai honetan egiten ari garen gauzekin eta emaitza positiboak etorriko direlakoan’. Gai-zerrendan eta mozioan hainbat talde politikoak Ermuko herrikoak direla erreparatu zuen, baina ez PNV ez eta Ezker Anitzaren kasuan. Ironiaz ea talde horiek herri-ingurukoak besterik izango ez diren galdetuz batzarrari. Iker Sáenz de Zaitegik ‘testu adostua eta elkarlanean egindakoa zela esan zuen baita ere, Bildu taldea ‘kaleratutakoekin bat dagoela’ adieraziz segidan. Higiezinen burbuila eta krisia euskarri dituen egungo sistemari buelta eman behar zaiola esanez. Etxebizitzen salerosketa sisteman jarraitu beharrean ‘alokatze sozialaren aldeko agertu zen, horretarako aukera emango duela plan nagusiaren berraztertze lana’ azpimarratuz. Azkenik, Udalari eskatu zien pertsonak kaleratzen dituzten entitateekin harremanak berraztertzeko, horiekin llanik ez egiteko eta udalaren diruak bertatik ateratzeraino’.

Totorika alkateak erakunde publiko eta pribatuen arteko lankidetza goraipatu zuen, ‘hori herritarrentzat oso ona baita. ‘Esan zuen gure ‘familien dituzten zailtasunak ulertzen dituela eta arazoari konponbidea emateko lan egingo duela’. PSE-PSOE taldea testuaren helburuekin ia ehuneko ehunean bat datorrela agertu eta guztion artean laguntza moduak zehaztu beharko ditugula iragarri zuen; laguntza psikologikoa edo alokairuan eskaintzeko etxebizitza multzoa eskuratzea esaterako’.

Hartutako edukia zehatz-mehatz jasotzen da mozioan testuan, horregatik testu osoa izten dizuegu pdf formatuan. Eta baita puntu honen inguruan taldeek esandakoa MP3 formatuan, plenoaren grabaziotik hartu baitugu.

Lotutako albisteak

Imagen
30.04.25
Ermuak NAN digitala eguneratzeko makina jartzea eskatu du Abiapuntun

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko
Imagen
30.04.25
Udal liburutegiak ordutegia luzatuko du ikasturte amaierako azterketak direla-eta

Maiatzaren 3tik ekainaren 12ra ordu gehiago irekiko ditu egunero eta baita asteburuetan ere
Imagen
29.04.25
‘Arriskua gutxien espero duzun lekuan dago. 100 aldiz begiratu’

Bide arrisku eta ezbeharrei buruzko sentsibilizazio programak datorren astelehenean Ermura etorriko