Lincoln eta La banda Picasso filmak Ermua Antzokian ikusgai asteburuan
Asteroko legez, zineklubak hasiera emango dio asteko zine programazioari. Ostegunean zinta berezia proiektatuko dugu, Carles Pratsen zuzenduriko ‘Quiero tener una ferretería en Andalucía’ titulukoa. 1976. urtean Joe strummer musikari britaniarrak ‘The Clash’ izeneko punk banda eratu zuen Mick Jones eta Paul Simononekin batera. The Clashek hainbat disko grabatu zituzten, batzuk eta London Calling titulukoa bezala rockaren eta musikaren historia direlarik. 1986. taldea desegin egin zen. Bi urte lehenagotik, 1984tik Jo Strummerrek ohikoa du Granadara joatea eta hainbat urtez Andaluzian bertan egon zelarik bizitzen, egoitzat hartuta. Dokumentalak Strummerrek bertan emandako urteetan sakontzen du, ‘itsasoen murgildu eta gizon berrei gisa atera nahi izan zuen britainiar gizartekoi hark emandako urteak jasoz; gizon arrunta zen gazteleraz erdipurdi mintzatzen zena, gidatzen zuen baimenik eduki gabe, tabernetan edatera ezarri eta Lorcaren bidea bilatzen zuena. ‘Quiero tener una ferretería’ dokumentala iluntzeko zortzi eta erdietan proiektatuko da.
Zine komertzialen proiekzioak larunbatean hasiko. Arratsaldeko zazpi eta erdietan estreinakoz proiektatuko dugu Fernando Colomoren ‘La banda Picasso’. 1911n Louvre museotik Leonardo da Vinciren ‘La gioconda’ koadroa lapurtu zuten. Segidan, Pablo Picasso eta Apollinaire gazteek atxilotu zituzten gertakizunaren erantzule izan zitezkeelakoan. Bentako gertakizuna da. Filmak artearen historia aldatzera deituriko pertsonai multzoaren erretratu ikonoklasta da. Bere fotogrametan, besteak beste, Picasso eta Apollinaire, Braque, Satein edo Max Jacobs ikusiko ditugu. La banda Picasso komedia bitalista eta ausarta da, Historiaren barneko historiatxoak kontatuko dizkigunak. La Banda Picasso igande gaueko 10etan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan ere ikusterik izango dugu.
Asteburuko bigarren proposamena aurtengoan Oscar sari gehienak bildu ditzakeen eta Steven Spilbergrren errodatu duen ‘Lincoln’ titulukoa da. Aktore protagonistak dira Daniel Day-Lewis, Sally Field eta Tommy Lee Jones. Filmak hamabi izendapen jaso ditu Oscar sarietarako ia segurutzat jotzen delarik Daniel Day-Lewisek aktore onenaren figuratxoa eskuratuko duena. Drama epiko eta historikoa da, filma indartsu eta sutsua. Drama zorrotz da aktoreen interpretazio apartak dituena eta zuzendaritza neurritsua eta xurgatzailea duena, historia konplexua maisutasunez konpontzen duena. Lincoln igande gaueko 10etan proiektatuko dugu. Filma oso luzea da, 150 minutu luzatzen delako. Igandean arratsaldeko 7etan hasiko da, ohiko ordutegia baino ordu eri lehenago.
Azkenik, igande arratsaldeko 5etan haurrentzat ‘Saxána la pequeña bruja y el libro encantado’ tituluko filma proiektatuko da. Filma fantastikoa, familia guztiarentzako aproposa. Zure jostailuek modu arraroan dabiltzala, behar bada zure ama sorgina da.
Argibide gehiagorako ikus Antzokiaren mikrositea.
Lotutako albisteak

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu