Lurjausia dela-eta, Goienkaleren goiko zati bat itxita dago

12.02.13
Hiritarren Segurtasuna

Udaltzainek eta Bulego Teknikoko-Hirigintzako teknikariek Goienkaleren goiko zati bat itxita dute gaur eguerdiaz geroztik, segurtasuna arrazoiak direla medioa, lurjausia antzeman eta gero. Agenteek eta teknikariek Goienkale 39tik 43ra bitarteko zatia itxi eta aparkatutako ibilgailuek erretiratzeko agindua eman dute eguerdian. Trafikoa aurreko zeharbidetik desbideratzen da, arriskurik ekidin, lurraren eboluzioa eta etengabe botatzen ari duen ura noiz geldituko zain.

Kale tarte hori pertsonentzat ere itxita geratu da, pertsonarik sar ez dadin zonaldea balizatu eta gero. Udal zerbitzuek alerta egoeran daude gorabeherari jarraipena egin ahal izateko, malda egonkortua eta begetazioduna izan arren. Bitartean egoerari aurre egiteko modurik onena eta arriskua lehenbailehen mugatu eta gutxitzeko aplikatu beharreko baliabideak zeintzuk diren erabakitzen.

Lotutako albisteak

Imagen
27.02.26
Trafiko-kamerak, herrian segurtasuna hobetzeko eta gertaturiko gorabeherak argitzeko tresna

Trafiko-kamerei esker gertaerak argitu ahal izan dira, ikerketan lagungarri eta froga erabakigarriak eman dituzte gertakari zenbait argitzeko
Imagen
19.12.25
Oinezkoen pasabideetan segurtasuna indartzeko argi-balizak jarri dira

Lau puntutan instalatu dira eta oinezkoen segurtasuna indartzeko helburuarekin
Imagen
14.11.25
Hainbat ibilgailutan kalteak eragin dituen ustezko egilea identifikatu eta inputatu egin du Udaltzaingoak

Kalteturiko 7 ibilgailuen jabeen salaketak jaso ditu eta gehiago izan daitezkeela ez du baztertzen