Tarantinoren ‘Django desencadenado’, eta Hoffmanen ‘El Cuarteto’, Ermua Antzokian ikusgai asteburuan

12.02.13
Ermua Antzokia

Haurrentzako saioan ‘Cars 2, 3Dn, proiektatuko da, Monstruos SA 3D filmaren ordez

Asteroko legez, ostegunean hasiko dugu asteko zine programazio berria Ermua Antzokian. Zineklubean Miguel Gomez portugaldarraren ‘Tabú’ filma ikusi ahal izango dugu. Lisboa gertatzen den andre edadetu beten heriotzak bide ematen dio haren neskameari eta bizilagun bati bere bizitzaren iraganean murgildu eta arakatzeko. Afrika kolonialean abentura, erailketa eta amodio istorioak aurkitu zituzten. Kritikak oso ondo hartu du, kontakizuna egiteko moduagatik, eta agertu duen sentiberatasuna eta hizkuntza poetikoagatik. Azken urteetan entzute gehien lortu duen Portugaleko filma izan da. Jatorrizko bertsioan proiektatuko da gaztelaniazko azpitituluekin, iluntzekoz ortzi eta erdietatik aurrera.

Zine komertzialaren txanda larunbatean hasiko da, El Cuarteto tituluko filmaren lehen emanaldiarekin, arratsaldeko zazpi eta erdietatik aurrera. Filma Dustin Hoffman aktore edadetuak zuzendu du, estreinakoz. Estilo britainiarreko komedia da, opera kantari edadetu talde baten egoak eragindako gudak erakusten duena. Taldea erresidentzia batean bizi da eta gastuei aurre egiteko emanaldi bat antolatzen dute, Verdi musikaria omentzeko asmoarekin. Egoitzara beste agure bat iristea, taldearen mesfidantzak areagotuko ditu. Ironiaz jositako lan oso txukuna da, uste baino mezu gehiago duena. Igande gaueko 10etan eta astelehen arratsaldeko zortzi eta erdietan ikusi ahal izango dugu.

Asteburuko bigarren proposamena, Django desencadenado titulua da, Quentin Tarantino zuzendariarena. Bost izendapen jaso ditu Oscar sarietarako. Filman lan egiten duten aktoreek Leonardo Di Caprio eta Samuel L. Jackson dira. Tarantinoren azken lanak akzio, erritmo eta zorroztasunez gainezka dator. Sezesio guda aurreko urte batzuk lehenago bere askatasuna irabaziko du gaizkile arriskutsu talde bat harrapatzeko lanean ibili ondoren. Django desencadenado larunbat gaueko 10etan proiektatuko da. Filma oso luzea denez eta 160 minutu irauten dituenez, igande arratsaldeko zazpietan hasiko da, hots ohiko ordutegia baino ordu erdi lehenago.

Haurrentzako emanaldiari dagokionez, arratsaldeko 5etan aldaketa bat egin da eta Cars 2, 3Dimentsiotan, proiektatuko da iragarritako Monstruos SA filmaren ordez. Pixar konpainiak Monstruos SA filma berriz estreinatutko zuela iragarrita bazuen ere, data atzeratu egin du. Hortaz, gure udalaz kanpoko arrazoiengatik, filma aldatu behar izan dugu. Rayo Moqueenen abenturak 3dn ikusteko parada emango digularik.

Argibide gehiagorako ikus Antzokiaren mikrositea.

Lotutako albisteak

Imagen
07.05.25
Korrontzi eta Alboka Musika Eskolako Bandaren kontzertua

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan
Imagen
29.04.25
Antzokiak maiatzeko programazioari ekingo, zineari irailera arte agur esango dioen hilabetea

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu