Goienkaleko ezpondan solte geraturiko harriak jaisteko makina espezifiko batek erabiliko da
Azken egunetako euri jasaren ondorioz atzokoan Goienkaleko ezpondan solte geraturiko harriak txikitu eta jaisteko makina espezifikoaz baliatuko da Artibai hondeaketa enpresa. Makina berezia eraiste lanetarako erabiltzen duena da. Enpresak eta udal Bulego Teknikoak aurreikusi dutenez lanak bihar egingo dira, goizean goizetik hasita. Une honetan makineria ekartzeko eta garraiatzeko behar diren baimen bereziak lortzeko lanean ar idira. Teknikako langileak atzo ezponda burura igo zuten hori behera etortzeko zeuden aukerak baloratzeko eta beste patologiarik bazegoen edo ez baieztatzeko. Lankideek ez duten pitzadura gehiagorik ikusi eta. Horregatik ez dute espero harriak berehala behera etorriko direnik.Nolanahi ere, pitzatu, solte eta agerian geraturiko harriak bai lehenago edo beranduago behera etorriko dira. Horregatik, segurtasunareni zenean hesi babesgarriak jarri dituzte 33. eraikinaren inguruan, gertakizuna horren parean gertatu baitzen. Horrez gain, galtzadan harri txikiak eta aria bota dute harkaitzak geldiarazi ditzaten, behera etortzen badira.
Gertakizunaren kronologia eta emandako urratsak
- 8:30etan Udalatzaingoak deitzen du, Goienkale 33an lurjausia izan dela eta harri handi bat solte dagoela adieraziz. Bulego Teknikokoek bertaratu eta gertakizuna baloratu dezatela eskatzen da.
- 8:45etan teknikariak bertara iristen dira. Inguruko eta horma ondoko autoek erretiratzeko eskatzen dute. Zonaldea balizatu eta trafikoa desbideratzen dute. Ezpondaren burura igotzea proposatzen dute, perspektiba eta datu gehiago jaso asmoz, beharrezko diren neurriak hartze aldera.
- Jarraian kartografia aztertzen dute ezponda burura modu seguruan iritsi ahal izateko eta beste patologiarik dagoen edo ez ziurtatzeko.
- 10:00etan ezpondaren burura iristen dira. Zonaldean eta harrietan ez da pitzadurarik ikusten, hortaz ez dute espero materiala berehala behera etorriko denik. Solte geratu diren harriak arriskutsuak direla ebazten dute. Segurtasunez horma babesgarria jartzea erabakitzen dute 33. etxebizitzako portalearen aurrean, lurjausiaren parez pare baitago. Horrez gain, galtzadan harri txikiak eta aria botatzen dute harkaitzak geldiarazi ditzaten, horiek behera etorriz gero.
- Solte garatu diren harriekin zer egin eta horiek nola erretiratzeko xedez gaia aztertzen jarraitzen dute. Erabili ahal izango dituzten medio mekanikoei errepasoa emanez.
- 14:45etan alor teknikokoek eta Artibai hondeaketa enpresakoek bildu egiten dira, egoera baloratu eta egin daitekeena zehazteko. Lanean erausteetarako aproposa den makina espezifikoa erabiliko dutela adosten dute.
- Aipatu makineria ekarri ahal izateko garraio berezia eta kamioiak beharko direnez Udaltzaingoak zonaldea seinaleztatu eta erreserbatzen du. Enpresak behar diren baimenak izapidetzen hasten da.
- Lanok bihar otsailaren 14ko ostegunean egingo dira, goizeko zortzi eta erdietatik aurrera.
Lotutako albisteak

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera

Aurreikusitako bost hilabeteko epean amaituko dira eraikuntza lanak

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da