The Lucilles bandaren kontzertua Lobianon

14.02.13
Ermua Antzokia

’The Lucille’ musika taldea Lobianora datorkigu bihar larunbatean. Ikuskizuna iluntzeko 8etan hasiko da, eta Bizkaiko Jazz-Blues zirkuituaren barne txertatzen da. Sarrerak 8 euro balio du.

Taldeak Lucille du aitzindari, Madrilen bizi den modelo eta abeslari mexikarra. Era berean musika beltza eta rock&roll zale Aldo Cavaleiro musikari eskarmentudunaren parte hartzearekin osatzen du bikoteak bere itxura. Elkarrekin ari dira biak “original 60’s Soul” proiektua aurrera ateratzen, Amy Winehouseren estiloari jarraiki, soularen garai oneneko doinuak gaurkotzeko ideiarekin. Bikoteari musikari zaildu eta bihoztun batzuk batu zaizkio guztien artean The Lucilles osatzeko. The Lucilles izenak omenaldia egiten dio Little Richarden gai bati, taldeko abeslariak gustukoenetakoa duen gaiari hain zuzen.

Gaur egun rhythm&soul banda sendoa da, eta nola jatorrizko gaien hala bertsioen bidez musika beltzaren esparruko maisuei egiten die omenaldi –Otis Redding, Aretha Franklin, James Brown, Etta James, Tina Turner, Sam Cooke, Jackie Wilson…-.

Taldearen lehenengo diskoak, Sweet Soul Music Vol. 1, soularen historiaren gai klasikoak –batzuk bertsio gutxi gorabehera ortodoxoak dira eta bestetzuk ez hain ezagunak eta ukitu pertsonalagoekin– eta kutsu klasikoko baina taldeak osatutako gaiak biltzen ditu. Joss Stone, Esperanza Spalding, Eli Paperboy Reed eta lehen aipatutako Amy Winehousek irekitako bidean ari da aurrera egiten The Lucilles, eta bere hondar-alea jartzen ari da soul klasikoa gaurkotzeko ahaleginean.

Lotutako albisteak

Imagen
07.05.25
Korrontzi eta Alboka Musika Eskolako Bandaren kontzertua

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan
Imagen
29.04.25
Antzokiak maiatzeko programazioari ekingo, zineari irailera arte agur esango dioen hilabetea

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu