‘La noche más oscura’ eta ‘El vuelo’ filmek hileko zine programazioari amaiera emango

19.02.13
Ermua Antzokia

Ermua Antzokiak ostegunean ekingo dio asteko zine programazioari. Aste honetako zineklubean Yun-Jong Bin zuzendariaren Nameless ganster filma korearra proiektatuko dugu. Pelikulak aduanan lan egiten duen funtzionario ustelaren negozio zikinak konatatzen ditu, haren harremana mafiarekin sakondu eta handitzen den heinean erabaki gogorrak hartu beharko ditu. Filmak Martin Scorsesek egiten dituenatik edan duenez, arrakastatsu suertatu da Korean. Nameless gangster jatorrizko bertsioak proiektatuko dugu, gaztelaniazko azpitituluekin, iluntzeko zortzi eta erdietatik aurrera.

Laruntean, Kathryn Bigelow zuzendariaren ‘La noche más oscura’ emango dugu, arratsaldeko zazpi eta erdietan. Filma bost izendapen ditu larunbat gauean banatuko diren Oscar sarietarako, tartean filma eta aktoresa onenarenak daudelarik. Filmak munduan dagoen herririk boteretsuenak eta haren inteligentzia Zerbitzuek etsirik gogorrena –Osama Bin Laden- harrapatzeko xedez antolatzen duten jazarpena kontatzen du. Teknikoki eta artistiko lan aparta da, ondo egina dagoena manikeismoan edo patrioterismoan erori gabe. La noche más oscura 2012. urtean egindako filmen artean interesanteenetakoa da. Igande gaueko 10etan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan ere ikusteko aukera izanen dugu.

Asteburuko bigarren proposamena ‘El Vuelo’ titulukoa da. Robert Zemeckis zuzendariak azken boladan egindako animaziozko lanak alde batera utzi eta helduentzako luzemetraia tajutu du. Protagonista Denzel Washintong da, aktore onenaren Oscar saria jaso ditzaketenen artean izendaturik dagoena. El vuelo ezusteko arrakasta lortu du. Abiazio komandante bat heroitzat hartzen da larrialdi egoeran lurra hartzeko maniobra arrakastatsua egin ostean. Nolanahi ere, hedabideetan laster zabalduko da pilotua edanda zihoala eta izen eta ospea garbitzen erronka handia izango du. Drama sakona da, aktorearen interpretazio bikaina erakutsiko diguna. Oso dinamikoa. El vuelo larunbat gaueko hamarrak eta laurdenetan eta ikusi ahal izango dugu, ohikoa duguna baino ordu laurden lehenago, luzea izan eta 157 minutu irauten duelako. Igande arratsaldean, aldiz, ohiko zazpi eta erdietan proiektatuko da.

Igande arratsaldean eta haurrentzako saioan Franck Coraci zuzendariaren Peso Pesado titulukoa proiektatuko dugu. Diru eskaria dagoela eta, institutuko irakasle batek bere onena eman beharko du ikasleak musika eskolarik gabe gera ez daitezen. Azken aukera ringera igotzea eta borrokan aritzea izango da. Zazpi urtetik gorakoentzat da aproposa.

Argibide gehiagorako ikus Antzokiaren mikrositea.

Lotutako albisteak

Imagen
07.05.25
Korrontzi eta Alboka Musika Eskolako Bandaren kontzertua

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan
Imagen
29.04.25
Antzokiak maiatzeko programazioari ekingo, zineari irailera arte agur esango dioen hilabetea

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu