Zer zeregin betetzen ditugu gizonok etxebizitzan? Zintzotasunez, arren…

18.02.13
Gizartea

Zipriztintzenek, Ermuan berdintasunaren alde lanean diharduen gizon taldeak, jarduera berri bat antolatu ahots ozenez egiten duen hausnarketa gizarteari oro har eta gizonoi bereziki helarazteko. Gizonok gure bikotekidearekiko, familiarekiko eta etxebizitzan ditugun zereginekiko dugun inplikazio mailari buruzko hausnarketa egin eta, bide batez, abisua ematea. Zipriztintzenek tertulia eta merienda antolatu du bihar astearterako, zeina Eskilarapekon egingo den arratsaldeko zazpi eta erdietatik aurrera. Galde diezaiogun gure buruari eta bihotz-zabalik erantzun dezagun, iruzurrik egin gabe ez eta gehiago delakoan egiten duguna puztuz: gure ekarpena eta lana hezikidetzan, etxeko zereginetan eta familian zenbatekoa da? Justua eta eskasa; hortaz heldu diezaiogun adarretatik zezenari eta saia gaitzen gehiago eta hobeto egiten.

TVE2 kateko ‘Para todos y todas’ programaren bideoa pasako dute

Egungo gizarteko gizonen rola aldatzen ari da azken urteotan. Dagoeneko asko dira arlo guztietako berdintasunaren alde jardunean ari diren gizonak. Halere, etxeko lanak emakumearen arduratzat hartu eta horien lepoan uzten ditugu oraindik ere, kasu eta etxe askotan. Hori horrela, egoera iraultzeko eztabaida antolatuko dute. Bideo-forumean parte hartuko dute Pedro Caballero, etxeko gizona, Antonio García Andaluziako AHIGEko kidea eta Paco Abril, Soziologoa eta Gironako Unibertsitateko irakaslea hain zuzen ere.

Martxoak 8 Emakumeen nazioarteko eguna gertu daukagunez, Ermuan antolatuko diren hainbat ekintza.., eta horietan gizonok nola har dezakegun eta gure parte hartzea handiko moduak komentatuko dituzte antolatzaile eta bildutako guztiek.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu