Altzariak jarri eta gero, Orbe Kardinalaren plazan egin diren lanak amaitutzat eman dira

20.02.13
Abisuak eta matxurak

Orbe Kardinalaren plaza berritzeko lanak amaitutzat eman dira aste honetan. Hiriguneko leku nagusia dotore geratu da. Aste honetan bertan jarri dira banku, zakarrontzi eta falta ziren gainerako altzariak. Lanak bukatzear Egon dira azken asteetan eguraldiak ez baitu lagundu eta euria botatzeari ez dioelako utzi. Urtarrilean frontoiko zorua altzatu eta berria jarri zen, ondoren oso osorik pintatuz.

Obra Merkataritza indartzeko Plan Bereziaren (PERCO delakoaren) baitan txertatzen da

Lanei esker zoladura gisa izan ditugun 3,0 zentimetroko kareharri mutxardatutako baldosak aldatu dira eta ezaugarri berbereko lodiera 5 zentimetroko lodiera dutenak ipini. Horrela, zoladurak eutsi egingo dio kultur ekintza ezberdinak daudenean plazan sartzen diren kamioien pisuari, apurtu edo hondatu gabe.

Horrez gain, frontoiko babes-sareta eta hiri-altzariak ere aldatu dira, hau da, paperontziak eta bankuak ipini dira eta zeudenak herriko beste alderen batean aprobetxatuko egoera onean baitaude. Farolak ez dira aldatu orain dela gutxi berriak jarri zirelako. Ez da ezer egingo kioskoan ez eta frontoian. Ikatz dendaren ondoan dagoen harrizko bankuari zatitxo bat kendu zaio, hemendik aurrera plazan sartu nahi duten kamioiek arazoak izan ez ditzaten. Bide batez, obrak aprobetxatuz zuntz optikoaren aurre-instalazioa sartzeko aprobetxatuko da, lanak bukatu ondoren berriro zangak egin behar ez izateko.

Obrak Construcciones y Proyectos Pagolar S.M.ak egin ditu, 198.708,81 euroren truke BEZ barne. Lanak azkartu eta eragozpen gutxiena eragiteko asmoz, koordinazio estua mantentzen ari dira Ermuko Merkatari eta Ostalarien Elkarteko kideak, enpresako langileak eta udal Alor Teknikoko kideak.

Lotutako albisteak

Imagen
30.06.25
Ongaraiko eta Iparragirreko arrapala eta eskailera tarteak zerbitzuz kanpo

Bi zati horietan eskubanda eta beste piezaren bat aldatu beharra dago
Imagen
23.06.25
Orbe Kardinalaren plazako pergolaren estalkia hobetzeko lanak

Bihar hasi eta bi aste iraungo dute lanak: beirazko panelak aldatu, profilak garbitu eta estalkia zigilatuko da
Imagen
19.06.25
Mankomunitateak hondakin organikoaren kudeaketa errazten duen aplikazio digitala aurkeztu du

‘IREKI’ aplikazioak edukiontzi marroia irekitzeko eta organikoaren poltsak jasotzeko balio du. Android eta IOS sistemetarako dago erabilgarri