‘Katillukadak’ txotxongiloen ikuskizuna

22.02.13
Ermua Antzokia

‘Kontakatillu Antzerki Taldea’ haurrentzako antzerki emanaldia ekarriko du bihar Ermua Antzokira, arratsaldeko 5etatik aurrera. Taldeak ‘Katillukadak’ titulua duen txotxongiloen muntaia dakar. Ekimena udal kultura sailak antolatu du eta antzerki programazioaren barne dago. Sarrerak 4 euro balio du eta ordu erdi lehenago erosi ahal izango dira takilan. Antzezlan hau 55 minutu irauten du eta aproposa da 3 urtetik 8 bitarterako haur eta gaztetxoentzat eta, baita ere familian datozen ikusleentzat.

Sinopsia

Bertsolari zaharrak oso jakintsuak dira. Bizitza osoa daramate herriz herri, eta ezagutu dituzte zuri-zuriak izan nahi luketen bele beltz-beltzak, munstroen lagun egiten diren umeak, hargin izan naiz ez duten harginak... Dibertigarriak dira bertsolari zaharrak: are gehiago ipuinak kontatzen eta patata-tortilla egiten badakite. Eta Katiluk badaki hori dena. Hori dena eta askoz gehiago!

Katillukadak, txotxongiloak manipulatzeko bost teknika ezberdin erakusten dituen antzezlan bat da. Bertan, lau ipuin labur , lau teknika desberdinetan antzezten dira, bakoitza bere mezuarekin. Hau dena lotzen duen pertsonaia, Katillu da (bosgarren teknika).

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude
Imagen
07.05.25
Korrontzi eta Alboka Musika Eskolako Bandaren kontzertua

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan