Asteazkenean egingo da otsaileko Osoko Bilkura

25.02.13
Erakundea

Udalbatzarra Osoko Bilkurara bilduko da asteazken iluntzean. Bilerak ohiko izaera izango du eta zortzietarako deituta dago lehen deialdian eta ordu erdi beranduago bigarrenean. Eguneko gai-zerrenda hamabi puntuk osatzen dute. Lehenengoan, urtarrilaren 30eko bilerari dagokion akta onartuko da.

Bigarren puntuan Alkate-dekretu baten berri emango da, zeinaren bidez Kreditu Gaikuntza dela-eta udal Aurrekontuan 1ngo aldaketa egingo den. Ondoren, hirugarrenetik seigarrenera hiru mozio aztertuko dira. Lehena, martxoaren 8ko Emakumearen Nazioarteko Egunerako EUDELek proposatutakoa testuari atxikitzea. Segidan, udal Aurrekontuen prestaketak gardentasuna eta parte hartzea aldarrikatzen duena, EAJ-PNV taldearena. Hirugarren eta azkena, udal taldeek eta Saharako herriaren Lagunek elkarrekin aurkeztutakoa.

Seigarren puntuan laguntzak edo diru-laguntzak arautzen dituzten oinarri espezifikoetan egin nahi diren aldaketez hitz egingo dute. Zazpigarrenean, Aldundiaren Herri lan eta Garraio silari eskaera luzatuko zaio; Bizkaibusen hainbat lineatan hobekuntzak egin ditzan, geltoki bat lekualdatu eta markesina jartzeko.

Zortzigarrenetik hamaikagarren puntura bitartean hirigintzako gaiak tratatuko dira. Hori horrela, Urtia industri sektorearen Plan Partzialaren barruko aldaketa behin behineko onetsiko da, eta baita 02 exekuzio unitateko urbanizazio- eta birzatitze-proiektuak. Hamaikagarrenean, Zubiaurre kalean Probalekutik hasi eta Seigarren mendeurrena kalearekin bat egiten duen gunera arte, espazio publikoa beladoreekin okupatzea arautzen duen ordenantzaren irizpide teknikoak onestea.

Hamabigarren eta azken puntua, eskari-galderak izango dira, baldin badaude.

Gai-zerrenda eskaintzeko, iragarki-oholari lotura egin diogu eta, horretara ailegatzeko, saka azpiko informazio gehiago izeneko atalaren gainean.

Lotutako albisteak

Imagen
21.05.25
drOp proiektuari buruz hausnartzeko eta emaitzak aurkezteko ekitaldia

Ostiralean Izarra Centren, 9: 30etatik 14:00etara gauzatuko den jardunaldian
Imagen
21.05.25
Gu guztion lana da Ermua jasangarriago egitea

Zure iritzia garrantzitsua da! Erantzun inkestari eta parte hartu saio irekietan
Imagen
19.05.25
2026ko Aurrekontu-partehartzaileen ‘Ermuak Erabakitzen du’ prozesuko bozketa zabalik

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena