III. Zuhaitz eguna antolatu eta deitu du Artarrai taldeak
Artarrai Mendi taldeak III. Zuhaitz eguna antolatu du, martxoaren 3ko iganderako. Aurtengo hirugarren edizioan berrehun zuhaixka landatuko ditu, Joxio izeneko magalean, ur-biltegiaren gainean. Horretarako, aurreko edizioetan legez, bertako hainbat zuhaitz landatuko dira, haritzak, pagoak, haginak, mizpirak... ia berrehun zuhaitz.
Taldeak dei zabala egin digu ermuar guztioi, animatu eta parte har dezagun. Partaideak Patxi plazan bilduko dira goizeko hamarretan, bertatik atera eta handik taldeka Joxio aldera, Sallabenteko ur-biltegiaren gainera oinez abiatuko dira. Ekintza honek bere hirugarren edizioa beteko du eta naturarekiko errespetua handitzea du helburu, gure mendiak zainduz eta bertako espeziak babestuz. Artarrai Mendi Taldeak gonbita luzatzen digu herritar guztioi parte har dezaten eta egun honetaz disfruta dezagun.
Iazko edizioaren argazki bilduma eta laburpena Artarrai taldearen blogean duzue ikusgai. Horretara iristeko sakatu informazio gehiago atalaren gainean.
Lotutako albisteak
Hamazortzi urtetik gorakoentzat da eta Lobianon egingo otsailean zehar
Eguerdiko 12etan, atzo Kordoban izandako tren-istripuan biktimak eta zaurituak izan zirenen oroimenez
Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz