Ermua Antzokiak hamalau filma eskainiko ditu martxoko programazioaren barne
Asteburu honetan hasiera emango diogu martxoko zine programazioari. Programazioan Hollywoodeko azken estreinu hainbat ikusteko aukera izanen dugu, esaterako Mamá; Mark Wahlberg, Russel Crowe eta Catherine Zeta-Jones aktoreek parte hartzen duten La Trama edo Colin Firth eta Cameron Diezek aktoreek egiten duten ‘Plan perfecto’ titulukoa. Oscar sarietarako azken saiorako aukeratuta zeuden beste hainbat: esaterako Hitchcock titulukoa, Anthony Hopkins protagonista duena, Hellen Mirren eta Scarlett Johanssonekin batera. Halaber, ikusteko irrikan gauden Pedro Almodovarren Los amantes pasajeros. Zine independenteak ere bere tartetxoa izanen du, Siete psicópatas komedia britaniarra, Las ventajas de ser un marginado amerikarra, eta Matrix filma sorta egin duten Wachowsky anaien azken lana eta, azkenik; Tom Hanks eta Halle Berry protagonistatzet dituen ‘El Atlas de las nubes’.
Zine-klubean ere izanen dugu zer ikusi, esaterako sari anitz jaso duen Michael Hanekeren Amor, atzerriko filma onenaren Oscar saria irabazi duena. Izendapen hainbat jaso dituen Bestias del sur salvaje ere ikusi ahalko dugu. Horrez gain, Ni Dios, ni patrón, ni marido filma argentinarra ere proiektatuko da martxoan. Azkenik, aipatu behar Euskadin grabatu diren laburmetraiez gozatzeko parada emango dugula Topaguneak urtero antolatzen duen Laburbira programari esker, zein gure herrira Euskal Birusaren eskutik iritsiko zaigun hamargarren edizio hau.
Haurrentzako emanaldiei dagokienez hainbat estreinu ikusteko aukera izango dugu, esaterako, Blackie eta Kanuto; Oz, un mundo de fantasía edo Los Croods. Hirurak hiru dimentsiotan.
Ostiraletik aurrera Lobianon nahiz Antzokiko takilan martxoko hileari dagokion bonoa erosi ahal izando dugu. Martxoakl bonoak 14 euro balio du, ikusi ahal izango ditugun filma guztien kopurua bezalaxe, bonoarekin filmeko kostua euro 1eko baita.
Programazioari hasiera emango diogu ostegunean, zineklubeko emanaldiarekin eta otsaila itxiko duen proiekzioarekin. Ostegunean Aquello que amamos filma poloniarra proiektatuko dugu, Jacek Borcuch zuzendariarena. Poloniak filma hau aukeratu zuen Oscar sarietarako Sundance jaialdia kritika oso onak bildu eta gero. Janek 18 urteko gaztea da, musika, punk-rockeko bere banda eta bere neskalagunak betetzen dutelarik bere mundua, ez zaio beste ezer interesatzen. 1981eko udaberrian aldiz gauza asko aldatuko dira Polonian eta Janek ezin izango du egoeratik at mantendu. Jacek Borcuch zuzendariaren obra nagusia da, garai hartako Polonia erretratatzen saiatu dena. Jatorrizko bertsioa proiektatuko da gaztelaniazko azpitituluekin, iluntzeko zortzi eta erdietatik aurrera.
Larunbat arratsaldeko zazpi eta erdietan Pablo Larrain zuzendariaren ‘No’ tituluko filma txiletarra proiektatuko dugu, Gael garcia Bernal izanik horren protagonista. Pelikulak atzerrian exiliaturik hainbat urte eman dirtuen publizista baten gorabeherak kontatzen ditu, zeina Txilera bueltatzen den Augusto Pinochet diktadorearen jarraipenari ezetz esateko kanpaina diseinatzeko. Erreferenduma gerora erabakigarria suertatuko da Txilek demokraziara egingo duen jauzian. Pelikula xurgatzailea da, thriller politiko trebea, zorrotza, buru-argia Pinocheten diktaduraren amaiera kontatzen duena. Oscar sarietarako aukeratu zuen atzerriko filmarik onenaren atalean, saria jaso zuen 2012 Cannes jaialdian eta baita La Habanakoan. Igande gaueko 10etan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan ikusi ahal izango dugu.
Asteko bigarren proposamena Ruben Fleischer zuzendariaren ‘Gangster Squad’ titulukoa da. Berrogeigarren hamarkadan bizi zen Mickey Cohen gaizkilearen igoera eta galera kontatzen duena. Aktore sorta aparta bildu du: Sean Penn, Nick Nolte, Ryan Gosling eta Emma Stone. Mafiaren bizitza eta pasadizoak kontatzen dituen beste filma bat da. Erritmo handikoa, eszenografi eta girotze aparta duena. 113 minutu irauten ditu, oso entretenigarria. Larunbat gaueko 10etan eta igande arratsaldeko zazpi eta erdietan.
Haurrek igande arratsean, 5etan, Blackie eta Kanuto proiektatuko da, 3 dimentsiotan. Animaziozko filma da, Blackie ardi beltzaren gorabeherak kontatzen dituena, oso barregarria. Ardiak ilargira joan nahi du eta horretaz maiteminduta dagoen txakurra berarekin joan nahi, baina beldurra die koheteei. Protagonistek hainbat aldiz elkartuko dira, emaitza harrigarri eta barrez lehertzeko modukoak.
Argibide gehiagorako ikus Antzokiko mikrositea.
Lotutako albisteak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan